10/11/2014


Eguna/k: Abenduak 6-8

Durangoko liburu azoka

1965etik hona iragan dira hainbat urte. Orduan Durangoko euskal liburu eta diskoen azoka jaio zen. Santa Maria elizaren portikoan izan zen. Eta nork pentsa zezakeen azoka apal hura euskal kulturaren erreferente nagusietako bat bilakatuko zela. Bost hamarkadatan azokak gure lurreko kultura ezagutzera ematen lagundu du. Handik pasatu dira azken 50 urtetako gure idazle eta musikari nagusienak.

Haien obrekin barreak, negarrak, dantzak edota hausnarketak eragin dizkiguten artistak. Zalantzarik gabe Durangoko azoka euskal kulturaren santutegi txiki bat dugu. Urtero kultura beharrezkoa dela eta jendeak hura kontsumitzen gozatzen duela erakusten digun txokoa. Iazko edizioan 120.000 pertsona inguru hurbildu ziren azoka-gunea bisitatzera.

Aurtengoa 49. edizioa izango da. Azken urteotan bezala erabilera anitzeko Landako gunean burutuko da. Aurkezpenak, ekitaldiak eta hainbat saio ikusle guztientzat. Hitzordua abenduaren 5etik 8ra.

Azokaz gain Durangaldeako eskualdean hainbat gune interesgarri aurkituko dituzu. Zalantzarik gabe txoko egokia konstituzio jaizubian gozatzeko. Eta inguru horretan Nekatur ostatuak ez dira falta. Zatoz euskal kulturaz gozatzera. Zure zain gaude!

(Argazkia: cc Telle-Wikipedia)