06/10/2014

Vitoria-Gasteizko nazioarteko antzerki festibala

Udazkenarekin batera Vitoria-Gasteizek antzerkietako oihala altxatu egiten du. Eguraldi kaskarrak gasteiztarrak antzerki aretoetara erakartzen ditu. Pasio hori dela eta duela lau hamarkadatik hona Arabako hiriburuak festibala era badauka. Urte honetan Vitoria-Gasteizko nazioarteko antzerki festibalak 39. edizioa ospatuko du eta haren baitan hainbat eta hainbat arte eta entretenimendu saio eskainiko ditu.

Antolakuntzatik hogeita hamar bat espektakulu aurkeztu dituzte urria eta azarorako. Carmen Machi, Clara Lago edo Aurelia ThierréChaplinhurrengo hilabeteotan Gasteizera hurbilduko diren izen ospetsuenen artean daude.

Hona hemen edizio honetako antzezlanik interesgarrienetako batzuk:

  • Urriak 3 eta 4. AuCarré de l'Hypoténuse konpainia. WajdiMouawad, "Seuls". Frantzia.
  • Urriak 18: LosMacbeth (Andres Limak zuzenduta)
  • Azaroak 1: "Mesias" Buenos Aireseko San Martin Baleta
  • Azaroak 6 "El Arte de la Danza", Victor Ullateren baletaren eskutik
  • Azaroak 8 "La venus de laspieles ", La Zona Films-ena.

Beti bezala festibalak nazioarteko eszena azpimarratzen du baina ez du bertako antzerkia alde batera uzten. Hainbat izango dira euskal konpainiek burutuko dituzten muntaiak.

Selekzio ofizialarekin paraleloan Gasteizko antzerki festibalak familiarentzako programazioa eskainiko du udaleko antzoki sarean. Eta haurtxoentzako egitasmoaren aldeko apustua egiten jarraituko du. Lau antzezlan ezberdin eskainiko dira hiru urte arteko umeentzat. Txikienak arte eszenikoarekin konektatzeko modu polita.

Festibal hau Vitoria-Gasteiz hiriak daukan kultur altxorretako bat da. Musika eta telebista festibalekin batera, antzerkiarena beste erreferente bat da ikusleak hiri polit honetara erakartzeko. Azken hilabeteotan gastronomiaren hiriburu nazionala izan dena hain zuzen ere. Une egokia izan daiteke Gasteizera ihesalditxo bat egin eta euskal sukaldaritza eta antzerki hoberenaz gozatzeko. Ez da plan txarra, ezta? Bila ezazu hurbileko Nekatur ostatua eta gozatu hiri berdeaz. Ez zara damutuko!