06/10/2014

Karrantza - Armiñon parke naturala

Gaur gure lurreko beste parke natural bat ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Aukera honetan Euskadiren mendebaldeko muturrera bidaiatuko dugu. Karrantza Haranean Armañongo Parke Naturala aurkituko dugu, Euskadiko txokorik politenen artean dagoena.

Parkea 3500 hektareaz osotzen den kare mendigunea da. Karrantza eta Agüera ibaien haitzarteen artean hedatzen da.Armañonek erliebea dela eta hartu du ospea, kare formazioak harkaitzak, arrakalak, lapiazak eta abar eragiten dituelako.Haitzuloak ere ugari dira eskualde horretan. Guztira katalogatutako 200 haitzulo eta sima daude, eta ezagunena Pozalagua dugu.

2013a Karrantzarrek beti gogoan izango duten urtea izango da. 700.000 boz baino gehiagorekinPozalagua haitzuloa urte horretako txokorik hoberena bihurtu zen. Arrazoia? Txoko magikoa izatea. 1957an deskubritutako haitzuloa munduan estalaktita eszentriko gehien daukana da. Estalaktita hauek goitik behera hazi beharrean edozein norabidetan hedatzen dira arbolaren abarrak balira bezala.

125 metroko luzera eta 12 altueran Pozalaguaren balio geologikoa kalkulaezina da. Naturaren benetako altxorra. Ama-lurraren mendetako lana islatzen da haren zutabe naturaletan.

Parkeko bisitaldiarekin jarraituz, zerura zuzenduko dugu begirada. Han Armañongo faunaren espezierik interesgarrienak aurkituko ditugu. Sai zuri, arrano eta miruak elkarrekin aritzen dira airean. Horrez gain 12 mota saguzar aurkitzeko aukera izango dugu, horietako batzuk desagertze zorian daudenak. Aipagarriak dira artadi eta pagadiak, eta baita bisita burutzeko dagoen ibilbide aukera zabala.

Armañon Euskadik daukan natur aberastasunaren beste adibide bat da. Naturaz gozatzeko, Pozalagua bezalako txokoa ezagutzeko edota lasaitasunaz disfrutatzeko bisitatu beharreko tokia. Hona hemen gure ideia. Aukeratu data eta presta ezazu Karrantzara ihesalditxoa. Merezi du eta. Eta hori guztiaren abiapuntua Nekaturreko ostatu bat izan daiteke.

Eskertuko diguzu, benetan.