06/05/2020

Doako_ezetapena_Covid-19

DOAKO EZEZTAPENA COVID-19

COVID-19ak sortutako krisi sanitarioaren eta ekonomikoaren ondorioz, Nekaturren salbuespenezko neurri bat hartzea erabaki da 2020rako edo egoera normalizatu arte. Nekaturren web orriaren bidez egindako erreserben ezeztapenek ez dute inolako zigorrik izango bezeroarentzat, baldin eta horren arrazoia COVID-19ak eragindako egoerak badira.

Behean aipatutako edozein kasutan, bezeroak honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango du:

1.- Ostatuan egindako erreserba beste data jakin batzuetara atzeratzea.

2.- Nekatxeke bat jasotzea, ostatu berean egon ahal izateko, datarik zehaztu gabe.

Kasu horretan, bezeroak txeke bat jasoko du ordaindutako aurrerakinaren zenbateko berberarekin, eta zenbateko hori erreserba berritik deskontatuko da. Bezeroak urtebeteko epea izango du egonaldia ostatu berean egiteko, eta, urtebete igarota, egonaldia egin ezin izan badu, itzultzeko eskubidea izango du.

3.- Erreserba doan ezeztatzea; kasu horretan, ordaindutako aurrerakinaren %100 itzuliko zaio.

Hauek dira COVID-19k eragindako egoerak:

  • Erreserbaren datak alarma-egoeraren barruan egotea.
  • Jatorriko edo helmugako agintariek aginduta bidaiatzeko ezintasuna.
  • Agintariek ez bidaiatzeko gomendioa egitea.
  • Edo COVID-19ren eraginpean egotea, kutsatzeagatik edo kutsa daitekeelako berrogeialdian.
  • Bezeroaren familiaren egoera ekonomikoa aldatzea kaleratze bat jasatean edo ERTn sartzean.
  • hurbileko senide baten heriotza.
  • Establezimenduak ostatua eskaintzeko ezintasuna, arrazoia edozein dela ere.