01/03/2020

Udaberria denboraldi berezia da. Flora berpiztu egiten da eta fauna esnatu edo bere ekosistemara itzultzen da. Euskadik berriro jasotzen du hain ondo gelditzen zaion estalki berde hori. Zer iruditzen zaizu gure inguruko txoko berde ederrenetako batzuk deskubritzera gonbidatzen bazaitugu? Prestatu motxila ihesi goazelako.

Ezagutzen dituzu gure parke naturalak?

Euskadi txoko berde txiki bat da, eta gune babestu asko ditu. Ba al zenekien 9 parke natural daudela gure lurraldean zehar? Eta bakoitzak ekosistema propioa eta desberdina du bata bestearengandik. Haran ikaragarriak, mendialdeak, zuhaitz-itsasoak … baduzu non aukeratu Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

Neurri ezberdinetakoak, Euskadiko edozein parke naturalek esperientzia zoragarriak eskainiko dizkizute ihesaldi baterako, bakarrik edo konpainian. Nekatur-en atal bat dugu, eta bertan bakoitzaren informazio zehatza duzu.

Gehiago dago

Parkeez gain, Euskadin naturagune babestu gehiago ditugu, Urdaibaiko Biosfera Erreserba adibidez, gure inguruko txokorik ederrenetakoa baita. Gainera, babestutako sei biotopo daude, eta etorkizuneko gune babestuen zerrenda luzea dago.

Gugan konfiantza izan

Euskadiren alderik naturalena deskubritu nahi duzu? Bisita ezazu gure naturguneetako edozein. Gainera, beti izan dezakezu gurekin, hurbileko eta konfiantzazko ostatua bilatzen baduzu. Nekatur nekazalturismo eta landetxeak gure lurraren alderik naturalenarekin lotuta daude. Zer, animatzen zara? Etorri eta deskonektatu Euskadiren alderik naturalenera.