01/03/2020

Apirilaren bukaeran Vitoria-Gasteizek eta Arabako lurralde historiko osoak hitzordu oso berezia daukate. Hilaren 28an San Prudentzio jaia ospatzen da, Armentian- Arabako hiriburuaren hegoaldean kokaturik dagoen kontzejuan- jaiotako santua. Bi egunetan zehar Vitoria-Gasteizko kaleak jai giroz bete egiten dira. Jakin nahi al duzu jai honi buruzko gauza gehiago?

San Prudentzioren jatorria

Ez dago informazio gehiegi Prudentzio deunaren jaiotze edota heriotzari buruz. Jakin badakigu Armentian jaio egin zela, gaur egun Vitoria-Gasteizko hirigunearen barruan dagoen kontzejua. Santuaren figura VIII. mendeko testuetan jasota azaltzen da. XVII. mendean Arabako batzar nagusiak San Prudentzio lurralde historikoaren patroi izendatzea erabaki zuen eta horrela mantendu da gaur egun arte.

Apirilaren 27an hasten da dena

San Prudentzio jaia bezperan hasten da, gau hori Arabako hiriburuko egutegian garrantzitsuenetakoa izanik. Lehenengoko ekitaldi azpimarragarriena erretreta da. Korneta bederatzi deiek jaiari hasiera ematen diote bezperatik eta bukaera danborradak ipintzen dio.

1975. urtetik Vitoria-Gasteiz bere danborrada propioa dauka. 1976 nahasi baten ondoren, ospakizun hau gaur egun arte urtero ospatu da hiriburuan. Betidanik Gasteizko sozietate gastronomikoek ospakizun jendetsu hau antolatzen dute erdiguneko kaleak giro zoragarriz betetzen duena ondorengo orduotan.

Apirilak 28, erromeria eta txikien txanda

Apirilaren 28a ospakizun tradizionalen txanda da. Armentiako San Prudentzio Baselizara erromeria antolatzen da. Eraikuntza erromaniko honen inguruak era guztietako kultur eta herri kirol ekitaldiz betetzen dira. Bertako produktuen azoka eta talo eta sagardo saltokiak ere ez dira falta.

Jaiak Armentian jarraituko du iluntzen hasi arte. Orduan hasiko da Vitoria-Gasteizko erdigunetik danborrada txikia. Ehunka umek gurasoen tradizioari jarraipena emango diote. Ilunabarrean San Prudentzioren omenezko egun biei bukaera emango zaie.

Ikusiko al dugu elkar?

Nekaturren ospakizun handi honen bidez Vitoria-Gasteizko hoberena deskubritzeko gonbitea luzatu nahi dizugu. San Prudentzio jaia aitzakia aproposa da Green Capital delakoa ezagutzera etortzeko. Eta beti bezala eskura izango dituzu inguruko gure nekazal turismo eta landa etxeak atseden hartu eta egonaldi ahaztezinaz gozatzeko. Animatzen al zara? Ikusiko al dugu elkar Armentiatik!