01/02/2020

Joan den hilabetean Txotx denboraldi berria abiatu zen. Maiatzaren erdialdera arte Euskadi osoko sagardotegi gehienak irekita egongo dira bezeroei hain gurea den fruta edari ospetsu honen uzta berria eskaintzeko. Sagardoa, zuzenean kupelaren sabeletik zerbitzatzen dena.

Urteko sasoi aproposa da euskal gastronomiaren tenplu hauetan zehar erromes ibiltzeko, bai gure lurraldean zein kanpoan gero eta jarraitzaile gehiago dauzkatenak hain zuzen ere.

Txotxaren jatorria

Euskarazko “txotx” hitzak edari preziatua atera ahal izateko kupelaren zuloan sartzen den zotza adierazten du. Denboraren poderioz lagun taldeek sagardotegiko menua dastatzen duten bitartean edatera altxatzeko egiten duten ohiko oihu bihurtu da, une horretan mokadu artean ondo kolpatutako sagardo freskoa dastatzeko hurbiltzen dira kupelera.

Sagardotegien ohitura antzina egiten ziren dastatze pribatuen ondorengoa da. Orduan handizkako erosleei eskaini egiten zitzaien sagardoa kupeletik zuzenean dastatzeko aukera gustukoen zutena osorik erosteko.

Euskadi sagardotegiz beterik dago baina muina Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da. Donostia inguruetan eta Astigarraga edo Hernani bezalako udalerrietan haietako asko kokatzen dira. Edateaz gain gure lurraldeko jakirik ospetsuenak dastatu ahal izango ditugu: bakailao tortilla, txuletoia eta, postre gisa, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Gozo-gozoa!

Galduko al duzu?

Nekaturretik sagardoaren lurraldea eta haren inguruan sortutako mugimendu gastronomiko osoa deskubritzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Gomendagarria baita ere Astigarragako Sagardoetxea edo Euskal Sagardoaren Museoa bisitatzea, aukera ezin hobea naturaz, itsasoaz, sagar edari honen historiaz eta kulturaz gozatzeko. Zalantzarik gabe primerako plana gure nekazal turismo edo landa etxeren batean ostatu hartu eta udaberriari ongi etorria emateko.