06/10/2014

Urriko azken astelehena Gernikan

Urteak aurrera doaz baina Euskadin hainbat ohitura mantendu egiten dira. Gure kultura eta nortasunaren oinarri garrantzitsuenetakoak dira. Eta definitzen gaituen ezaugarrietako bat naturarekiko eta hura garatzearekiko pasioa da. Zaindu, mimatu eta, mendetan zehar egin dugun bezala, landu ere egiten dugu. Hori dela eta, azoka egunak oso data seinalatuak dira euskal udalerri askotarako.

Horietako adibide bat Gernikan dugu, non gure lurraldeko azokarik ugarien eta tradizionalenetako bat aurkituko dugun. Urtero bezala urriko azken astelehena berezia izango da benetan. Herria nekazariek antolatutako salmenta standez beteko da eta haietan era guztietako produktu natural eta artisauak eskainiko dira. Mila erakustoki inguru izango dira, horrek azoka honen garrantziaren neurria erakusten digu.

Zer aurki dezakegu Gernikan? Era guztietako produktuak. Bisitariak lurreko produkturik hoberenak dastatu eta eskuratzeko aukera izango du:barazkiak, sagardoa, erroskillak, ogia edota era guztietako kontserbak.Bestalde, azokan ohiko fruta, barazki, lore, gazta, txakolin eta ezti txapelketa eta erakusketa ospatuko da.

Zalantzarik gabe egun horretan jai giroa nagusi da Gernika-Lumon. Ez dira faltako bertan kalejirak, musika eta bertsolariak. Gure kulturan hain oinarrizkoak diren Euskadiko kirol tradizionalek ere haien tokia izango dute. Herri kirol erakustaldiarekin batera zesta, erremonte, pala edo eskupilota partidak ospatuko dira jai egunean zehar.

Aipatutako data hau, Gernikako urteko azoka nagusiena, Bizkaiko udalerri hau ezagutzeko behar zenuen aitzakia duzu. Bizkaiko hiribildu hau herrialdeko Juntetxearen egoitza da. Han kokatzen da Gernikako arbola, haien lurretako gaien inguruan eztabaidatzeko haren azpian batzen ziren Bizkaiko jauntxoak. Hain da garrantzitsua toki hau ezen Lehendakariek haien karguaren juramentua bertan egiten duten.

Ezin ahaztu bestalde Gernikak Espainiako Guda Zibilean duen garrantzi historikoa. 1937ko apirilaren 26an, Kondor legio alemaniarrak Gernika bonbardatu zuen ia guztiz suntsituz eta ehunka hildako eta zauritutako utziz. Hilabete batzuk ondoren Pablo Picassok bertan bizi izandako laztura erretratatu zuen bere lanik aitortuenetakoan. Ordutik Gernika gerraren aurkako eta bakearen aldeko sinbolo bilakatu da.

Aipatu dizugun hau guztiarekin, zergatik ez zatoz Gernika ezagutzera? Urdaibaiko erreserba bisitatzeko atarian dagoela ere gogoratuko dizugu. Hau guztia esanda, ez daukazu aitzakiarik Euskadiko txoko honetara gozatzera ez etortzeko. Eta ostatua lortzeko badakizu beti hor izango gaituzula. Ba al da gure kultura benetan ezagutzeko Nekaturreko ostatu bat baino hoberik? Zure zain gaude!