25/11/2019

Beste hainbat tokitan gertatzen den bezala Gabonak oso bereziak dira gure lurraldean. Euskadik badauzka haren berezko Gabonetako ohitura ezberdinak. Errepasatuko al ditugu?

Olentzero eta Mari Domingiren istorioa

Bi pertsonaia maitagarri hauek gure Gabonetako ordezkari nagusiak dira. Kondairaren arabera Olentzero mendian bakarrik bizi zen ikazkina zen. Gizon potxolo honek oso gustuko zuen ondo jatea eta Gabonetan Euskadiko herrietara jaisten zen. Ohitura hau neguburua ospatzen zeneko garaietakoa dela esan ohi da!

Mari Domingi ere neguburuarekin oso loturik dagoen gure mitologiako pertsonaia da. Azken urteotan berreskuratu egin da figura hau Olentzeroren lagun mina bihurtuz. Biok batera ekartzen dizkiete euskal umeei opariak (edo ikatza). Gure lurraldeko udalerri guztietan antolatzen dira kalejirak pertsonaia hauen ohorez.

Hitz egin dezagun Gabonetako gure gastronomiaz

Ondo ezaguna da gure lurraldeko gastronomiaren inguruko tradizioa eta Gabonak ez dira salbuespen bat. Egun horietan zehar euskal sukaldeak jakirik hoberenez betetzen dira. Gure baratze, larre eta itsasoak kalitate goreneko lehengaiak eskaintzen dizkigute eta horiek dira Gabonetako menuak prestatzeko erabiltzen direnak.

Euskal Gabonetan ez da faltako gisatu on edo arrain errea faltako. Ez dira faltako arrain zopa ezta gure lurraldeko barazkiak ere. Hori guztia Arabako Errioxako ardo edo txakolinarekin lagundurik. Hor izango ditugu ere ohiko gaztainak. Eta guztia girotzeko gabon-kanta tradizionalak.

Bizi euskal Gabonak!

Nekaturretik euskal Gabonak deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu. Egun horietan zehar gure kaleak bizitzaz ete jarduerez betetzen dira. Apaingarriak eta giroa apartak dira eta Gabonetako tradizioek gure ingurunea edertu baino ez dute egiten. Deskubritu Gabonak Euskadin, pozez lagunduko zaitugu.