01/11/2019

Oraingoan gure lurraldean hurrengo asteotan antolatuko diren hiru ekitaldi aipatuko ditugu. Nekaturretik gomendatzen dizkizugun derrigorrezko hiru hitzordu. Goazen bada!

Bilbao Mendi Film Festival

Abenduaren 6tik 15era mendizale sutsuek aukera berri bat izango dute mendiko zine festibalaren edizio berri batez gozatzeko. Protagonistek aurkeztutako laburmetrai eta luzemetrai zoragarriak eta era guztietako ekitaldi paraleloak eskura.

Vitoria-Gasteizko kandelen gaua

Urtero Gabonak baino lehen Vitoria-Gasteizko alde zahar historikoa suaren argiarekin pizten da. Gabonen aurreko ostiralean milaka eta milaka kandela pizten dira Arabako hiriburuko kalerik zaharrenetan. Azken edizioan 15.000 baino gehiago erabili ziren. Era guztietako ikuskizunak antolatzen dira eta bukatzeko ardo beroa dastatzeko aukera. Hitzordua urteko bezala abenduaren 20an izango da.

Titirijai: Tolosako nazioarteko txotxongilo jaialdia

Oraingoan Tolosara abiatuko gara non oso jaialdi berezia izango dugun zain. Azaroaren 24tik abenduaren 2ra Gipuzkoako udalerri hau era guztietako txotxongiloen antzezpenez beteko da Titirijai jaialdiari esker. Nazioarteko txotxongilo jaialdi hau 1983. urtetik ospatzen da Tolosan. Zalantzarik gabe ume eta ez hain umeentzako ospakizuna.

Ikusiko al dugu elkar?

Bilbon, Tolosan zein Vitoria-Gasteizen dibertsioa ziurtaturik dago. Hiru ospakizunetako edozein dibertigarri eta interesgarri suertatuko zaizu. Gure aldetik berriz ere gonbidapena luzatzea baino ez zaigu gelditzen. Eta nola ez, hurbileko ostaturen bat behar izanez gero, beti izango gaituzu laguntzeko prest.