01/11/2019

Urte bukaera heltzen den heinean gure udalerrietako kaleak nekazal eta abere azokaz betetzen direla antzematen da. Ospakizun hauetan euskal kulturaren esentzia, gastronomiatik hasita eta folkloreraino, islatzen dela esan genezake.

Zera galdetzen diogu gure buruari, zergatik ez egin azokaz azoka ibilbidea?

Lehen geltokia: Zumarraga eta Santa Luzia Azoka

XVIII. mendetik aurrera, Urretxu eta Zumarragak Gipuzkoako herrialdean ospatzen diren abere eta nekazal azokarik garrantzitsuenetakoa ospatzen dute. Milaka bisitarik betetzen dituzte Gipuzkoako udalerri hauetako kaleak kalitate handiko produktuak erosi edota dastatzeko giro ezin hobean murgildurik. Ez dira faltako herri kirolak ezta bertsolariak ere. Hitzordua, urtero bezala, abenduaren 13an izango da.

San Tomas Azoka

Zer daukate komunean Bilbo, Donostia edo Lekeitiok? Gure lurraldean abenduaren 21ean tradiziozko San Tomas azoka ospatzen dutela hain zuzen ere. Udalerri hauek guztietako kaleetan abere erakusketak, gastronomia txapelketak eta nola ez Gabon gauerako osagairik hoberenak lortzeko nekazal azokak antolatuko dira. Taloek eta sagardoak ere haien tokia izango dute trikitixa giroan. Gozatu eta bizi behar den giro aparta.

Vitoria-Gasteizera bidean

Gabonak baino lehenagoko ostegunean Vitoria-Gasteizko plaza berrian Gabonetako azokaren edizio berri bat ospatuko da. Bertako eta inguruetako ekoizleek haien produkturik hoberenak saltzeko elkartuko dira. Gabonetako menuetako osagaiak izango diren lehen mailako barazki, postre edo haragiak. Jai giroa ziurtatua. Gogoratu, aurtengoa abenduaren 19an izango da.

Hurbilduko al gara azokara?

Nahiago duzun azoka aukeratuta Nekaturretik egun eta giro zoragarriak biziko dituzula ziurtatzen dizugu. Gabonetako azoka guztiek maila goreneko produktu naturalak eskainiko dizkizute. Nekaturretik gozatu ditzazun gomendatzen dizugu, eta beti bezala merezi duzun ostatua eskaintzeko prest izango gaituzu. Elkartuko al gara handik!