01/10/2019

Nola ikusten duzu korrika egiteko zapatilak jantzi eta 3 lasterketa zoragarritara hurbiltzen bagara? Maratoia bata, karrera berezia bestea eta egutegiko klasiko bat azkena. Lotu soka horiek eta goazen lehen jomugara.

EDP Bilbao Night Marathon

Urriaren 19an Bilbon gauez antolatzen den maratoiaren edizio berri bat ospatuko da. San Mamesetik irten eta Guggenheim museoan bukatuko den froga hau hiriburuaren tokirik ederrenetatik iragaten da. Lasterketa atletiko berezi hau hiru modutara burutu daiteke: 42, 21 eta 10km egiteko aukera dago.

Wine Run Arabako Errioxan

Wine Run lasterketa ardoaren inguruko kirol froga bat da. Bastidan ardoaren azoka zoragarria antolatzeaz gain kirol froga atletiko hau ospatuko da, 10 edo 20km egiteko aukera izanik. Aitzakia ezin hobea Arabako txoko zoragarri honetaz eta nazioarte mailan ezagunenetakoa den Arabako Errioxako ardoaz gozatzeko. Hitzordua? Urriak 27, igandea.

Behobia-San Sebastian herri lasterketa

Behobia lasterketa ez da lasterketa soil bat. Gipuzkoan antolatzen diren kirol ospakizunen artean garrantzitsuenetakoa da. Urtero mundu osoko milaka kirolari hurbiltzen dira Irunera 20 kilometroko frogari hasiera emateko. Milaka eta milaka dira ere korrikalari horiek animatzera kalera ateratzen diren bertakoak. Zain izango gaituzu azaroaren 10ean ospakizun berezi honetarako.

Ostaturik behar al duzu? Aukeratu Nekatur

Froga zoragarri hauez gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu, eta parte hartzeko asmoa bai baina oraindik ostaturik ez baduzu hartu Nekaturren pozez hartuko zaitugu. Prestaketarako zein ondoren atseden hartzeko ostaturik hoberena eskainiko dizugu. Gozatu egonaldi ezberdin batez Nekaturren eskutik.