01/10/2019

Zorionekoak garela esan liteke. Euskadiko ingurunea ikusgarria da eta aberastasun natural zoragarria eskaintzen digu. Nahiz eta gure lurraldea oso zabala ez den haren eremuan 9 parke natural eta biosferaren erreserba bat aurkituko ditugu, eta horiez gain beste hamabi babestutako biotopo eta balio natural handiko hainbat txoko.

Gaurkoan gure parke naturaletan zentratuko gara. Euskadin aurki ditzakegun bederatzietan hainbat paisaia eder bezain ikusgarri agertzen zaizkigu. Izkiko Parkearen basoetatik Valderejoko haranera, Aizkorriko tontorretik Armañongo haizpitartera. Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera, Bizkaia izan zein Gipuzkoa edo Araba babestutako espazio natural hauez gozatzeko aukera izango dugu.

Euskadiko parke naturalek hainbat ibilbide eskaintzen dute oinez zein bizikletaz zeharkatzeko. Guztietan aurkituko ditugu interpretazio zentroak edo parketxeak non jatorria eta garrantzi naturala azalduko zaizkigun. Bakoitzak bere paisaia berezia dauka, berezko identitatea, beraz aukera bakarra dugu: gure parke naturalen atala deskubritu dezazun gonbitea luzatu. Atal horretan beharrezkoa izango duzun informazio guztia eta hurbileneko Nekaturreko ostatu guztiak aurkituko duzu.

Euskadiko parke naturalez gozatzeko ostaturik hoberena eskainiko dizugu

Harrotzat har gaitzakezu baina ez da horrela. Nekaturreko nekazal turismo eta landa etxeak ingurugiroaz benetan gozatzeko aukerarik hoberenak dira. Hainbat aurkituko dituzu Euskadiko parke naturalen inguruetan, behar dituzun erosotasun guztiak eskainiko dizkizutenak hain zuzen ere.

Zer, egingo al dugu ibilalditxoa parkeetan zehar? Gonbidaturik zaude.