01/09/2019

Hiru ospakizun interesgarri gomendatu dizkizugu baina ez gara hor geldituko. Oso interesgarritzat joko dituzun beste hiru hitzordu dauzkagu zuretzat. Oraingoan 3 herritako jaiak gomendatuko dizkizugu zeinetan gure lurraldearen benetako esentzia deskubritu ahal izango duzun. Ea zer deritzezun.

Zarauzko Euskal Jaia (irailaren 1etik 9ra, Zarautz)

Turisten egonaldia luzatu nahian 1924. urtean sortu eta gero Zarauzko Euskal Jaia oso errotuta dago herrian. Aste oso batez gure lurraldeko era guztietako jarduera eta jai ekitaldi tradizionalak antolatzen dira Gipuzkoako udalerri honetan.

Bermeoko Arrantzale Eguna (irailak 9)

Irailaren hasieran Bermeon bertako jaiak ospatzen dira. Horien artean egunik garrantzitsuena Arrantzale Eguna bezala ezagutzen dena, aurten irailaren 9an izango dena hain zuzen ere. Egun horretan zehar Bermeotar guztiak urdinez janzten dira eta hainbat izango dira antolatzen diren kultur ekitaldi eta jarduera gastronomikoak.

Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa (irailak 15)

Ibilaldiari bukaera emango diogu Mañuetan, non Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa ospatuko den hurrengo irailaren 15ean. Ospakizun hau urte bakoitzean udalerri ezberdin batean ospatzen da. Hurbiltzen direnek denboraldiko lehen ardoez eta giro zoragarriaz gozatzeko aukera izango dute.

Ikusiko al dugu elkar?

Gure lurraldeko hiru jai interesgarri erakutsi dizkizugu. Gustukoak izanez gero aukeratu gure nekazal turismo edo landa etxeetako bat eta prestatu zaitez esperientzia zoragarria bizitzeko.