05/09/2014

Aizkorri Aratz parke naturala

Euskadiren bihotzean kokaturik, Gipuzkoa eta Arabako herrialdeen artean, Aizkorri Aratz parke naturala aurkituko dugu. Ia 20.000 hektarea non mendiek zelai berde pagadi eta harizti multzoekin bat egiten duten. Parkea era guztietako espezie guztientzako egoitza ideala da, baita artzaintzarako ere. Monumentuak, aurre-historiako aztarnak,... Aizkorri Aratz gure lurraldeko txoko zoragarria da.

Deskubrituko al dugu?

Euskadiko punturik altuena

Aralarko mendilerroarekin batera Pirinioekin bat egiten duen kantauriar mendilerroaren parte da. Eta toki honetan aurkituko dugu Euskadiko punturik altuena hain zuzen ere. Aratz eta Alaña mendien artean horma harkaiztsu izugarria aurkituko dugu eta bertan Aitxuri eta Aizkorri, autonomia erkidegoko tontorrik altuenak. Zalantzarik gabe parke hau paradisua da mendizaleentzat.

Natura

Harkaitzezko paretez gain Aizkorri Aratz parke naturalak bestelako paisaia natural aipagarriak eskaintzen dizkigu. Pagadiak ugari dira, parkean jaiotzen diren Gipuzkoako hiru ibai nagusiek ureztatzen dituztenak: Urola, Deba eta Oria.

Animaliak parkearen beste alde garrantzitsu bat dira. Txoriez ari bagara hainbat dira aurkituko ditugun harrapariak, hala nola, sai arrea, sai zuria eta arrano beltzak. Bestelako hegazti ugari ere ibiltzen dira ingurune hartan, mota ezberdinetako sagu-zaharrak haien artean.

Parkeko errekatxoetan ez da zaila uhandreak aurkitzea. Igel mota ugari eta bestelako anfibioak ere handik dabiltza. Horrez gain ugaztun interesgarriekin topo egin dezakegu bertan: lepahoriak, basakatuak, ipurtatsak.

Ohitura zaharrak

Parkean euskal kulturaren aztarnak aurki ditzakegu. Antzinako zenbait ogibidek badute oraindik tokirik Aizkorriren ingurunean. Artzaintzaren kasua da adibidez, abelburuak elikatzeko zelai zabalak eta leku ezin hobea aurkitzen baitituzte han. Ez da zaila udaberri eta udazken tartean artaldeak ikusi ahal izatea bertan.

Ikazkinen ohituren oroigarriak ere mantentzen dira oraindik, eskualde horretan erregai horren langile ugari baitzeuden.

Hurbildu zaitez eskualde honetan Nekaturrek dauzkan ostatuetara. Zalantzarik gabe aukerarik hoberena dira atseden hartu eta parkearen inguruan esperientzia bat bizitzeko.

Argazkia: Txo (Wikipedia)