01/09/2019

Udazkena dator bai, baina ez ditu gure lurraldean burutu behar diren ospakizunak geldiaraziko. Gaurkoan ezinbesteko hiru hitzordu proposatuko dizkizugu. Itxura ona ezta? Prestatu zaitez kostalderantz baikoaz.

Donostiako Zinemaldia (irailaren 20tik 28ra)

Aurten berriz ere, eta dagoeneko 67 doaz, Donostia zenbait egunez munduko zinemaren hiriburu bilakatuko da. Zinemaldia zinemagintzaren panoraman festibalik ezagunenen artean kokatu da. Hirian zinema arnastu eta bizi egiten da eta hori hara hurbiltzen diren izar guztiek sentitu eta miresten dute. Donald Sutherland karismatikoa, Penelope Cruz edo Costas Gravas zuzendaria irailaren 20tik 28ra ospatuko den aurtengo ediziorako konfirmatutako izen handiak dira.

Vitoria-Gasteiz Erdi Aroko Azoka (irailak 27-29)

Iraileko azken asteburuan Vitoria-Gasteizek denboran atzeranzko bidaia egiten du haren jatorrira bueltatuz. Duela bi hamarkadatik hona Arabar hiriburuak Erdi Aroko Azoka zoragarri eta bitxia ospatzen du haren alde zaharrean. 300 baino gehiago izaten diren erakustoki eta txoko gastronomikoek eta murgiltzen diren antzezle ugariek erdi aroko giro sinestezina ekartzen dute hirira.

Gogoratu, urte honetako azoka irailaren 27tik 29ra ospatuko da.

Azken geldialdia: Bime Live (azaroaren 1 eta 2an)

Urriaren bukaeran Bizkaiko BEC! erakustokian BIME ospatuko da, musika munduko profesionalentzat antolatzen den azoka hain zuzen ere. Eta harekin, aldi berean, udazkenean estalirik antolatzen den festibalik interesgarriena ospatzen da: BIME Live. Musika elektronikoaren aitzindariak diren Kraftwerk, Jamiroquai edo Amaia azaroaren 1 eta 2an ospatu behar den edizio honetarako konfirmatuta dauden artistetako batzuk dira.

Animatuko al zara?

Nekaturretik ospakizun hauez gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Gure nekazal turismo eta landa etxeetan zure egonaldirako bilatzen dituzun erosotasun guztiak aurkituko dituzu. Anima zaitez, begira itzazu hurbilenekoak eta gozatu esperientzia bereziaz. Zure zain gaude!