01/08/2019

Ez gara irailera aurreratu nahi eta uda aintzat ez hartzea, baina Euskal Jaiak sakonago ezagutzea interesgarria dela uste dugu. Festa hauek irailean ospatzen dira, udaren bukaeran, non Euskadiko hainbat herrietan kultura, gastronomia, herri-kirolak eta euskal ohitura asko biltzen diren. Euskal Jaien inguruan gehiago ezagutu nahi duzu? Donostia, Zarautz eta Ordizian nola ospatzen diren deskubritu ezazu eta ez galdu Euskadira egiten duzun egonaldian!

Donostia (Abuztuak 31 – irailak 8)

Abuztuaren 31tik irailaren 8ko astean zehar, Donostia bere Euskal Jaiak ospatzen ditu eta euskal ohitura tipikoak islatzen dituzten ekintza ezberdinekin egiten du. Egun horietan zehar Gipuzkoako hiriburura hurbiltzen bazara, gastronomia-azokez gozatuko duzu, Sagardo Egunaz bezala, non inguruko sagardoa dastatzeko aukera izango duzun. Halaber, herri-kirolak garrantzi handia dute festa honetan, Pilota txapelketak, Aizkolariak, Kontxako Badiako igerialdia, etab. bezala.

Galduko al duzu? Umeentzako ekintzak, antzerkia, kontzertuak, dastatzeak eta askoz gehiago itxaroten dizkizute. Elkar ikusiko gara!

Zarautz (Irailak 1-9)

Donostiako Euskal Jaiak ospatzen diren aldi berean, Zarautz ere bere jaiak ospatzen ditu ohiturako euskal ekintza gehiagorekin. Irailaren 1etik 9rako astean zehar herriaren auzokideekin batera herri-jatordu, musika, euskal dantza, bertsolariez, etab. gozatu ahalko duzu. Eta, nola ez, festen egun nagusiaz, azken egunean ospatzen dena, irailak 9an. Egun honetan Euskal Jaien traje tipikoak nolakoak diren eta Zarautzeko kaleetan arnasten den giro ona ikusiko duzu. Ez galdu!

Ordizia (Irailak 1-9)

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxienekoa, aurreko bi herriekin batera Ordiziak baita bere Euskal Jaiak ere ospatzen ditu. Herri-kirolak, kontzertuak, sukaldaritzako tailerrak, gastronomia txapelketak, etab. urtero herriaren kaleetatik giro ona sortzen duten ekintzak dira. Irailaren 1etik 9rako astean zehar, nabarmentzekoak dira ospatzen diren txapelketa ezberdinak, Latxa ardiaren gazta, ganadu, fruta eta barazkiena, etab. bezalakoak. Laburbilduz, galdu behar ez dituzun ekintzak dira Euskadin pasatuko dituzun udako oporren azken egunetan euskal kultura ezagutu nahi izanez gero. Itxaroten zaitugu!