01/08/2019

Artziniega eta Vitoria-Gasteiz, Erdi Aroan jatorria duten bi herri dira. Horrela islatzen dute hirigune historikoaren kaleak, inoiz galtzen ez den Erdi Aroko funtsa eta egunero transmititzen dena izkina bakoitzetik. Behintzat egun batzuetan zehar funts hau errealitate bihurtzeko, duela urte asko bi herriak Erdi Aroko Azoka ospatzen dute, zeina bai biztanle baita bisitariei ere Erdi Aroko garaiera eramatea posible egiten duen. Azoka mota hauetan zein ekintza mota aurrera eramaten diren ezagutu nahi baduzu, soilik irakurtzen jarraitu beharko duzu!

Artziniegan Erdi Aroko Azokei hasiera eman (Irailak 14an)

Artziniegak Erdi Arora bueltatuko da irailak 14an bere Erdi Aroko Azokarekin, zeinetan merkatariei protagonismo handia ematen zaien, herriak merkataritza arloan garrantzi handia izan zuelako. Hori dela eta, zeramikarien, sagardogileen, okinen, artisauen, etab. salmenta-postu ugari egoten dira, baita traje tipikoak ere eta behar den Erdi Aroko apainketa guztia bisitariei Erdi Aroko garaiera eramateko. Magia, malabarista, zaldunak eta damen, etab. ikuskizunez gozatu ahalko duzu, zeinek eguna animatuko duten Artziniega bisitatzen dutenek herriaren Erdi Aroko aurpegia ezagutu dezaten.

Duela mende asko bertan bizi ziren artisauen ohiturak zeintzuk ziren ezagutu nahi al dituzu? Orduan, ezin duzu galdu!

Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azokan amaiera bikaina eman (Irailak 27-29)

Irailaren azken asteburuan zehar, 27tik 29ra, inguruneko Erdi Aroko Azokei amaiera bikaina eman ahal diezu Vitoria-Gasteizko hirigune historikoan ospatzen den azokan. Erdi Aroko Azoka sortzen duen 200 salmenta-postu baino gehiagoz gozatu, artisautza, gastronomia eta ostalaritzaz beteak daudenak. Azken hauek, apaingarriekin batera, Erdi Aroan egongo bazina bezala sentitzea egingo dute. Postu hauetaz gain, errementari, zurgin, okinak, juglareak, saltinbankiak, etab. egongo dira, zeinek ikuskizunen bidez duela mende asko nola egiten zuten lan eta nola jokatzen zuten aurkeztuko duten.

Duela mende askoko eguneroko bizitzaz parte sentitu eta Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azoka eskaintzen duen guztiez gozatu. Elkar ikusiko gara!