01/07/2019

Uda heltzen denean zaila da heltzear dagoen guztia burutik kentzea. Beroa, oporrak, igerilekuko arratsaldeak, terrazak, eta nola ez, Euskadiko hiri zein herrietan ospatzen diren jaiak. Gogoa ematen du, ezta? Beraz ezin dituzu Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastian eta Bilboko jaiak galdu. Noiz eta zergatik? Jarraitu irakurtzen.

Jaiari Vitoria-Gasteizen ekingo diogu (Abuztuak 4-9)

Jaietarako beroketa ariketak uztailaren bukaeratik aurrera antolatzen diren jarduerekin egiten baditugu ere hitzordu nagusia abuztuaren 4an arratsaldeko seietan ematen da Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazo eta Zeledonen jaitsierarekin. Hilaren 4tik 9ra (Zeledonek jaiei bukaera emateko igotze eguna) Euskadiko hiriburuaren kaleak kontzertuz, kale-ekitaldiz, su artifizial, azoka gastronomiko, arabiar zoco eta abarrez beteko dira. Galduko al duzu?

Donostia-San Sebastianen jarraituko dugu (Abuztuak 11-18)

Vitoria-Gasteizko jaiak bukatu eta bi egunera, hilaren 11n “Kanoikada”-rekin hasi eta 18ra arte jarraitzen du jaiak Donostia-San Sebastianen. Egun horietan zehar ezin dituzu galdu adin guztietarako antolatzen diren jarduera ezberdinak: su artifizialak hondartzan bertan, kontzertuak, tailerrak, erraldoiak, buruhandiak, kirol txapelketak, herri kirolak, etab. Etorriko al zara?

Jaiarekin bukatzeko Bilbo (Abuztuak 18-26)

Bukatzeko Bilboko Aste Nagusia aurkituko dugu. Hilak 18an jaiei hasiera emango zaie pregoia irakurri eta Marijaiarekin eta abuztuaren 26ra bitartean luzatuko dira, noiz Marijaia erre egiten den Jaiei bukaera emanez. Gozatu bederatzi egun hauez hainbat kontzertu eta ekitaldirekin. Ez duzu galdu behar!

Apuntatzen zara, ezta?

Oraindik ez daukazu hiru hiriburuetako jaiak ez galtzeko ostaturik? Bisita ezazu gure webgunea eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena gure nekazal turismo eta landa etxeen artean. Zure zain gaude!