01/06/2019

San Juan. Askorentzat urteko gaurik laburrena. Besteentzat uda eta herri eta auzoetako jaien etorrera adierazten du edota gau magiko honek auzo eta herrietara ekartzen dituen sutzar eta erritualez gozatzeko unea.

Euskadin ekainaren 23tik 24rako gaua oso modu ezberdinean bizi dugu herri bakoitzean; nahiz eta gehienetan sutzarrak antolatzen diren bakoitzak bere berezitasunak izaten ditu. Aipatzekoak dira Guardia, non Katximorro pertsonaiak haren jantzi koloretsuekin kaleetan zehar ibilbidea egiten duen edo Tolosa, non desfilea bordondantzariek egiten duten. Eibar, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Donostia, Muskiz, Leioa… hainbat dira gau magiko honetarako kontzertuak, berbenak, txapelketak eta tailerrak antolatzen dituzten udalerriak.

San Juan gaua Euskadin bizitzeko gonbitea luzatzen dizugu. Aukeratu non bihurtu nahi duzun ahaztezin, ostatuarekin guk lagunduko zaitugu. Beti bezala hemen gaude zure zain!