01/06/2019

XIX. mendearen bukaerako Estatu Batuetako kulturaren muin muinetik jazza munduko bestelako kulturetara hedatu da Euskadiko nortasun kulturaren parte bilakatuz. Izan ere, gure lurraldean, aspaldidanik ospatzen dira uztaileko Jazzaldi ospetsuak Getxo, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteizen. Jazza Euskadirekin sentitu nahi al duzu? Jarraitu irakurtzen!

Eman jazzari ongietorria Getxon

Uztailaren 3tik 7ra Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 43. edizioaz gozatzeko aukera izango duzu. Festibalean hainbat artista handi arituko dira, hala nola Kenny Barron Trio, Andrea Motis Quintet eta Madeleine Peyroux. Gainera kontzertu eta ikuskizun ezberdinak antolatuko dira Biotz Alai plazan. Sarrerak badaude salgai jadanik, zeren zain zaude?

Jarraitu erritmoari Vitoria-Gasteizen

Jazzaren erritmoarekin jarraituko dugu uztailaren 15etik 20ra Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Jazzaldiaren 43. edizioan. Mendizorrotza, Principal Antzokia eta Falerina nazioarteko artistak hartuko dituzten espazioak dira: Gregory Porter, Golden Gate Quartet eta Regina Carter. Egun hauetan Arabako hiriburuan jazz soinua nagusi da uneoro egoitzatan baina baita kaleetan ere. Galduko al duzu? Lortu ezazu zure sarrera!

Esan agur jazzari Donostia-San Sebastianen

Jazzaldiekin Donostia-San Sebastianen bukatuko dugu, non uztailaren 24tik 28ra Heineken Jazzaldiaren 54. edizioa ospatuko den, nazio mailan antzinakoena eta Europa mailan ere antzinakoenen artean dagoena. Hirian zehar ezarriko diren agertokietan Diana Krall, Joan Baez eta Jamie Cullum bezalako beste hainbat artistek emango diote bukaera borobila Jazzaldien beste urte bati. Sarrerak jadanik salgai daude eta gainera dohaineko ikuskizunak ere ospatu egingo dira. Ez dituzu galdu behar!

Etorriko al zara?

Konbentzitu zaitugu, ezta? Jazzaldiez gozatzeko oraindik ostaturik ez badaukazu bisita ezazu gure webgunea, bertan zuretzako egonaldi perfektua aurkituko duzu. Beste guztia gure kontu. Laster ikusiko dugu elkar!