01/05/2019

Euskadi mailan Nekatur Nekazal Tursimo eta Landa Etxeen esparruan erreferente den elkartea da. Gure lurraldeko nekazal turismoen %75a elkartearen kide dira, beraz lortutako betetze datuak beti izan dira aipagarriak eta urtez urte gero eta gehiago. Batez bestean Euskadin gure nekazal turismo eta landa etxeak azken aste santuan %93,74an beterik egon dira hilaren 18, 19 eta 20ko gauetan. 2019ko datu hori data horietarako azken bederatzi urtetako bigarren hoberena da. Bestalde, Bazko asteko (apirilak 23-28) datuei dagokienez, Nekaturren elkarturiko nekazal turismoak %30,72an beterik egon dira, orain arteko erregistrorik hoberena.

Baina, nondik heltzen zaizkigu bezeroak? Azpimarratu behar da gehienak Espainiako lurralde ezberdinetatik heltzen direla (kataluniarrak, euskaldunak, madrildarrak, valentziarrak, andaluziarrak, nafarrak, etab.), Europatik (frantziarrak, alemaniarrak, belgiarrak, etab.) eta beste batzuk estatubatuarrak dira.

Zuk, gure elkartekideek eta bisitatu gaituzuen bezeroek lehenagoko datu horiek ahalbidetzen dituzue eta Nekaturren jarritako konfiantza eta Euskadi ezagutzeko interesa eskertu nahi dizkizuegu. Gainera, hilabete honetan, elkarteko kide diren nekazal turismoen %75 horri Arkaitza, Berrobi (Gipuzkoa), gehitu behar zaio eta beraz ez dugu atal hau itxi nahi ongi etorria eman gabe. Pozez hartzen zaituztegu eta ilusioz lagunduko zaituztegu ibilbide honetan!