08/09/2014

2014ko Superkopa Gasteizen

Iraileko lehen egunotan Bilbo mundu mailako erreferente bihurtu da saskibaloiari dagokionez. 2014ko munduko txapelketako lehen fasea bertan ospatu da. Barakaldoko BEC pabilioian Estatu Batuak, Turkia, Finlandia, Dominikar Errepublika, Ukraina edo Zeelanda Berriko taldeek jokatu dituzte haien partidak. Leku guztietako milaka zaletuk jarraitu dituzte zuzenean.

Baina saskibaloiak oso momentu onak ematen jarraitzen du Euskadin. Munduko txapelketaren ondoren nazio mailako txapelketen ordua da. Vitoria-Gasteizen ACB-ak antolatzen duen Superkoparen edizio berria ospatuko da. Irailaren 26 eta 27an Laboral Kutxa, Real Madrid, Valencia Basket eta F.C. Barcelona taldeak 2014-2015 denboraldiko lehen tituluaren bila lehiatuko dira.

Ez da Gasteizen txapelketa garrantzitsu bat antolatzen den lehen aldia. Arabako hiriburuan era honetako 3 Superkopa, hainbat errege kopa eta baita Eurocup txapelketako lauko finala ere ospatu egin dira. Fernando Buesa pabilioia berriz ere berotu egingo da titulu hau jokoan denean.

Gasteizera zure taldea ikustera bazatoz eta ostaturik behar baduzu begiratu gure ostatuak. Nekaturren Buesa Arenatik hurbil dauden hainbat ostatu aurkituko dituzu. Gainera gure landa etxe eta nekazalturismoek egonaldi berezia eskaintzen dizute, hurbilekoa eta erosoa. Zalantzarik gabe esperientzia zoragarria Superkopa zuzenean ikustearekin uztartu daitekeena.

Etorri gu ezagutzera!