01/06/2014

Gasteiz 2014ko Gastronomia Hiriburua

Gasteiz Euskadiko hiriburua da, 243.298 biztanle ditu eta ingurumen-izaeragatik nabarmentzen da. Egun, Europan ere erreferente da, 2012. urtean European Green Capital titulua izan zuelako.

Baina "green" izateaz gain, Gasteiz sukaldaritza tradizio handikoa da; eta taberna, jatetxe, menu, pintxo-barra, gozo eta Arabako Errioxako ardoen kalitateari esker, 2014ko Gastronomia Hiriburu titulua eskuratu du.

Horretaz gain, Gasteiz hiri atsegina da; bisitariak harritu egiten dira hiria ezagutzean, eta elkarren osagarri eta aberasgarri diren hainbat eskaintza ditu bisitarientzat. Horrek guztiak hiri bizi eta jende ororentzat erakargarri bihurtzen du. Ezagutu ezazu!