01/05/2019

Uda heltzear dago! Ikusten al duzu? Eta garrantzitsuena askorentzat, atseden eta opor hartzeko egunak heltzen dira. Horrekin batera egunei bakarrik zein gureekin etekinik handiena ateratzeko planak pentsatzen (edo zuzenean egiten) hasten gara. Nekaturretik planen bilatze horretan lagundu nahi zaitugu eta horretarako Euskadin uda giroan ospatzen diren musika festibalak ezagutzeko gonbitea luzatuko dizugu. Jarraitu irakurtzen eta ez galdu!

ARF Azkena Rock Festival 2019 (ekainak 21-22)

Lehen geldialdia Euskadiko hiriburua den Vitoria-Gasteizen egingo dugu, non 2002tik maila nazionalean oihartzun handia duen festibala ospatzen den: Azkena Rock Festival. Haren ezaugarririk nabariena rock kontzertuak antolatzearena da underground esparruko artista zein taldeak batuz.

Rocka nagusi izango da ekainaren 21 eta 22an non Stray Cats eta Wilco izango diren izen nagusiak eta haiekin batera Deadland Ritual, Blackberry Smoke, Lucero, Morgan, Corrosion of Conformity, The B-52S eta beste asko izango ditugun. Musika estilo honen zalea bazara ez izan zalantzarik eta etorri!

Bilbao BBK Live Festival (uztailak 11-13)

2006tik aurrera Bilbao BBK Live Festival, nazio mailako garrantzitsuenetakoa, ospatzen da musika estilo ezberdinez eta giro bikainaz betetzen diren Kobetamendiko zelaietan. Bertan espazio ezberdinak bereizten dira, hala nola, eskenatoki nagusia, Basoa (DJ gunea), Lasai (minutuko 100 beat baino gehiagoko musika gunea), Akelarre (kanpaleku barruan), etb.

Uztailaren 11, 12 eta 13an hitzordua duzu Bilbon naturaren erdian The Strokes, Vetusta Morla, Rosalía, Vince Staples, Sleaford Mods, Laurent Garnier eta beste hainbat artista eta taldeez gozatu ahal izateko. Ez galdu!

Donostia Festibala 2019 (irailak 13-14)

Hiru festibalen inguruan Euskadin zehar eginiko ibilbide honi bukaera emateko Donostia Kutxa Kultur Festibala aipatuko dugu, zeina irailaren 13 eta 14an ospatuko den udari bukaera gozoa emateko. Estilo ezberdinetako artistez gozatzeko aukera izango dugu: La Pegatina, Carlos Sadness, Carolina Durante, Beret, Mala Rodríguez, Budin DJ, Gatibu, Toteking, Maikel Delacalle, etab. Begiratu kartela eta gehitu beste ospakizun bat zure agendan!

Plan gehiagoren bila?

Jakin badakigu planak gustuko dituzula eta agendan gehiago gehitzeko gogoz gelditu zarela. Hurrengo hilabeteotan Euskadiko txoko ezberdinetan ospatzen diren jarduerez gozatu nahi duzu? Begira ezazu gure agenda! Bertan behar duzun guztia aurkituko duzu. Gainera pozez emango dizugu ostatu gure edozein nekazal turismo zein landa etxeetan. Laster ikusiko dugu elkar!