01/04/2019

Gure lurraldea bisitatzeaz gain pertsona guztientzat antolatzen diren bestelako ekitaldiez gozatzea nahi dugu Euskadira egindako bisitaldia, besteren artean haren kultura deskubrituz, askoz aberatsagoa izan dadin. Gehitu itzazu ondoko jarduera bereziak zure agendan. Gehiago jakin nahi duzu? Goazen bada!

Olatu Talka (Maiatzaren 31tik – ekainaren 2ra)

Olatuak oparitzen dizkizun hitzordua duzu hiriarekin: Donostia-San Sebastian. Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Olatu Talka-ra hurbiltzeko aukera izango duzu, 2010. urtean Kulturaren Europar Hiriburua izendapena lortu ahal izateko- ondoren 2016. urtean lortu zena- abiatu zen kultur festibala.

Festibalaren edukia hiritarrek aukeratzen dute. Hori dela eta balio berezia dauka eta egiten duen eskaintza oso anitza da: kontzertuak, tailerrak, azokak, kirola, hitzaldiak eta hiriko espazio publikoak erabiltzeko hiritarrek bidalitako kultur proposamen guztiak. Ez galdu hain ospakizun berezia!

Basque Fest (Apirilak 17-21)

Zer datorkizu burura Euskadiko kulturaz ari garenean? Zalantzarik gabe festibal honek gogoan izan dezakezun hori guztia biltzen du. Basque Fest – Basque Lands Festival ekitaldiaren VI. Edizioak Euskadi bere osotasunean deskubritzeko aukera emango dizu. Bilbon ospatuko da apirilaren 17tik 21era. Aukera ezin hobea Aste Santuko jai egunak beste era batera aprobetxatzeko.

Bertan musika, dantzak, zinema, herri kirolak, kultura (erakusketak, museoak,…), gastronomia (dastatzeak, tailerrak,…) eta azokak aurkituko dituzu. Azken finean pertsona guztien neurriko jarduera eta ekintzak. Zure zain gaude!

Gaita-jotzaileen eguna Guardian (Maiatzak 11-12)

Azkenik, baina garrantzi berberarekin, Arabara hurbilduko gara. Maiatzeko 11 eta 12an zehar Guardiako Gaita-jotzaileen eguna ospatuko da zeinean kontzertuak, dantzak eta abar luze bat eskainiko diren. Agian ezaguna izango duzu udalerria haren upategiak eta orokorrean ardoaren industria dela eta. Baina egun horietan, zalantzarik gabe, Guardia hainbat gaita eta dultzaina jotzaileren etxea izan dela gogorarazi eta haien arte hori omentzen da. Egun bi horietara hiri askotako gaita-jotzaileak hurbiltzen dira Guardiara. Zatoz Guardia bere osotasunean deskubritzera!

Plan gehiago izateko gogoz gelditu al zara?

Oraindik ere zure egutegian egun libreak badauzkazu bisita ezazu gure agenda non hurrengo hilabeteetarako jarduera gehiago aurkituko dituzun zure egonaldiari etekin handiena atera ahal izateko. Ostaturik ere behar izatekotan ez kezkatu, Nekaturren zuretzat zein zuentzat aproposena eskainiko dizugu. Zure egonaldia esperientzia ahaztezin bihurtuko dugu.