01/04/2019

Nekatur, Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeen sektoreko erreferentea den heinean uneoro ari da hazten eta zu ere horren parte izan zaitezen nahi genuke. Turismo produktu jasangarriak eskaintzen ditugu, kalitate/prezioan orekatuak, eta bezero bakoitzaren beharrei erantzun emanez. Eta, nola ez, zuretzako errentagarria, gure hornitzaileei esker hainbat kostu aurrezten ditugulako.

Zer eskaintzen dizugu? Prozesu osoan zehar gure bazkideak zutaberik garrantzitsuenak zarete. Horretarako, online egiten diren erreserbak kontuan harturik prestakuntza eskaintzen dugu: eduki digitalak (sare sozialak, marketin,…), bezeroen arreta, publiko objektiboarentzako esperientziak sortu eta ezagutzera emateko bideak… Gainera, bestelako lanabesak ere baditugu prozesua errazagoa izan dadin: alde batetik, Nekagest. Bezeroaren erregistroa egin zein fakturak sortzea ahalbidetzen duen kudeaketarako programa bat da. Bestalde intraneta eta webgunea dauzkagu, gure bezeroen artean oso ondo kokaturik eta baloratuta daudenak. Sei sare sozialetan ere presente gaude publiko zabal batekin.

Zuek bazkideontzako zuen nekazalturismo eta landa etxeak ezagutzera ematea oso aspektu garrantzitsua da. Horretarako promoziozko hainbat ekimen bultzatzen ditugu: feriak, kanpainak, mailing, ekitaldiak, prentsaurreak eta prentsa oharrak,…

Aurreko informazio guztia sakonean ezagutzeko eta askoz gehiago deskubritzeko aukera duzu (emango dizkizugun informazio materialak – errepide mapak adibidez -, jardunaldiak eta bilerak, eta abar.) ondoko bideoan: