13/03/2019

Aitaren_eguna

Egun handi horretarako oparirik ez daukazula? Utzi alde batera opari materialak eta izan zaitez orijinala!

Nekaturren badakigu nola lagundu. Esperientziak, uneak, azken finean oroitzapenak oparitzeko aukera eskaini nahi dizugu. Eta horretarako ez dago Euskadi baino ezer hoberik. Gozatu gure parke berdeez, udaberriko ilunabarrez… eta nola ez gure nekazal turismo eta landa etxeez.

Begira itzazu gure Nekabonuak eta Nekatxekeak eta aukeratu hain berezia den zure aita bezalako pertsona bati hoberen egokitzen zaion esperientzia. Aukeratu Nekabonua gustukoen izan dezakeen egonaldia eta taldea osotuko dutenen kopurua argi badaukazu, edo bestela hartu Nekatxekea berak aukera dezan egonaldia (zuk aukeratzen duzu txekean gehitu nahi duzun kopurua eta kito!).