01/03/2019

Bai, ondo irakurri duzu. Nola? Ez dakizula oraindik? Martxoan zehar Paris eta Bordelen ospatzen diren bi azoka handitan izango gara. Lasai, azalduko dizugu!

Paris, Destination Nature Show

Lehen geldialdia Paris Expo Porte de Versailles erakustazokan egingo dugu non Destination Nature Show ospatuko den 4. Pabilioian martxoaren 14tik 17ra. Egun horietan gu bisitatzeko aukera izango duzu goizeko 10etatik 19etara (18etara igandean) Stand F108-an. Zer egingo dugun? Garatu dugun sustapen eta marketing lanabesari esker Euskadiko Chambres d'Hôtes et Gîtes Ruraux eskaintza emango dugu ezagutzera. Gurekin batera bestelako hitzaldiak, tailerrak, produktuen dastatzeak, aurkezpenak, ibilaldiak eta bestelakoak aurkituko dituzu. Anima zaitez!

Informazio gehiagorako https://www.destinations-nature.com

Bordele, Euskaldunak Bordelen

Azken geldialdia, momentuz, Bordelen egingo dugu non Basques à Bordeaux (Euskaldunak Bordelen) azoka ospatuko den. Bertan Euskadi, Ipar Euskal Herri eta Nafarroako hainbat erakunde turistiko bilduko gara bestelako ekoizleen standekin batera. Presentzia handia izango dute kulturak, arteak, gastronomia eta elkarbizitzaren isla diren folklorearen adierazleak, hala nola bandak, koruak eta dantza tradizionalak. Azoka martxoaren 22tik 24ra ospatuko da Bordeleko Hangar 14, Quai des Chartrons, eta sarrera dohainekoa izango da. Asteburu horretarako planik ez badaukazu aukera paregabea eskaini dizugu gure lurraldearen muina hurbiletik ezagutzeko. Zure zain gaude!

Informazio gehiagorako http://www.basques-a-bordeaux.fr/