01/03/2019

Beste behin ere zure planekin laguntzeko prest gaude eta udaberriaren giroarekin batera gozatzeko ondoko hitzorduak gomendatuko dizkizugu. Hona hemen Euskadin hurrengo hilabeteotan ospatuko diren hiru hitzordu interesgarri bai kirola, gastronomia edo kultura gustuko dituztenentzat. Goazen bada!

Donostiako Maratoi Erdia (Apirilak 7)

Euskadin xarmarik gehien duen hirietako batek, Donostiak hain zuzen ere, berriz ere Maratoi Erdia antolatuko du apirilaren 7an, udaberriaren erdi erdian eta horretarako giro ezin hobearekin.

Donostiako Maratoi Erdiak ospea lortu du gure lurraldean baina gure herritik haratago ere. Urtez urte munduko toki guztietako kirolariak hurbiltzen dira parte hartzera. Lasterketaren ibilbideak 21 kilometro dauzka (zirkuitoari bi bira), baina bira bakarra egiteko aukera ere badago, hau da 10 kilometro. Animatuko al zara Donostiako ikuspegi zoragarriez gozatzen duzun bitartean parte hartzera? Zain dauzkazu Kontxako paseoa eta bestelako etorbideak.

Arabako Oliba Olioaren Azoka (Martxoak 17)

Hurrengo hitzorduak Arabar Errioxara eramango gaitu, Arabako Moredara hain zuzen ere, bere garaian latinetik eratorritako Moreta izena hartzen zuena. Udalerri hau gastronomiaren esparruan nabarmentzen da haren ardo, zartaginkada edota olioagatik.

Oraingoan olioarekin geldituko gara hurrengo martxoaren 17an Arabako Oliba Olioaren Azoka ospatuko baita, zeinean dastatzeko eta olibondoen ingurukoak ezagutzeko aukera egongo den. Dastatzeko aukeraz gain hainbat erakusketa egongo dira. Eta umeekin hurbiltzen bazara arazorik ez! Umeentzako jarduerak ere antolatuko dira. Ezagutu nahi al duzu sakonago gure gastronomia? Anima zaitez, zure zain gaude!

Balmasedako Nekaldi Biziduna (Apirilak 18-19)

Bukatzeko Balmasedara helduko gara, Bilbotik hurbil dagoena eta bertan urtero herrikideen parte hartzearekin (700 inguru) Aste Santua ospatzeko antolatzen den Via Crucis ezagunagatik ospetsua.

Denborarekin bestelako pasarteak gehitu zaizkio ospakizunari, “Gurutzaketa” adibidez. Bizi ezazu Balmasedako parte hartzaileek islatzen duten Aste Santuaren pasioa apirilaren 18 eta 19an, eta aprobetxatu inguruneak ezagutzeko.

Zure zain gaude!

Gure gomendioak gustuko izatea espero dugu. Edozein modutan bisita ezazu gure agenda. Bertan hemendik gutxira Euskadin ospatuko diren hainbat jarduera azaltzen dira. Hitzordu horietara hurbiltzeko erreserba ezazu ostatua gure webgunean. Nekaturren beti izango gaituzu zu hartzeko prest.