29/01/2019

Joan den hilearen bukaeran hasiera eman zitzaion Txotx sasoiari. Garai horretan euskal sagardotegiek goraldia izaten dute eta turismoa, batez ere gastronomikoa, erakarriz joan dira. Baina zein da Txotx egitearen esanahia? Nola gozatu modurik hoberenean? Oraingoan euskal gastronomiaren benetako tenpluak diren gure lurraldeko sagardotegietara hurbilduko gara.

Tradizioaren jatorria

Ez badirudi ere sagardotegiak bisitatzearen jatorria erosle edo handizkarientzat antolatzen ziren dastatze pribatuetan dago. Bere garaian erosleari kupeletik zuzenean edateko aukera eskaintzen zioten gustukoena aukeratzeko. Eta prozedura horretatik, hau da, kupela txotx batez zabaltzearena, jaio zen sagardorik hoberena eta gure gastronomiako plater tipikoak dastatzeko aitzakia ezin hobea den egungo tradizioa.

Euskadi sagardotegiz beterik dago nahiz eta mugimendu horren epizentroa Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen. Donostiako inguruetan Astigarraga edo Hernani bezalako udalerrietan sagardoaren tenplu garrantzitsu gehienak aurkitzen dira. Tenplu hauetan tradizioaz gozatzeko aukera izango dugu apirila bitartean.

Zatoz eta gozatu Txotxa!

Nekaturretik sagardoaren eta harekin batera sortu den mugimendu gastronomikoaren lurraldea deskubritzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu. Astigarragako Euskal Sagardoaren museoa bisitatzeko aukera ere izango duzu. Argi izan aukeratzen duzun tokian gure nekazal turismo eta landa etxeak aurkituko dituzula prest egonaldia ahaztezina izan dadin.

Zure zain gaude!