29/01/2019

Oso egun gutxi barru Inauterietan murgilduko gara. Euskal udalerrietan oso modu ezberdinetan bizi ohi dira inauteriak, kasu batzuetan bitxiak, bestetan deigarriak eta ospe handikoak. Gaur gure lurraldean zehar jairik jai bidaiatzeko proposamena egingo dizugu. Beti esaten dizugu gurekin etortzerakoan maleta hartzeko baina oraingoan mozorroa ere ekarri beharko duzu.

Prest? Goazen bada!

Arabar inauteriak

Vitoria-Gasteiztik abiatuko gara, non Inauteriak konpartsen eskutik ospatzen diren. Hogeita hamar talde inguru biltzen dira urtero inauteri garaiko larunbata eta igandeko desfilea egi bihurtzeko. Milaka pertsona ateratzen dira kalera Vitoria-Gasteizi kolore berezia emanez. Baina hiriburuaz haratago badago besterik, eta horien artean aipatu behar dira hain ospakizun errotuak diren Zalduondo, Amurrio edo Laudioko inauteriak.

Bizkaira goaz ondoren

Bilboko Inauteriak azpimarratu behar ditugu zeinetan Farolin eta Zarambolas pertsonaien epaiketa egiten den ekitaldi nagusi legez. Hainbat dira antolatzen diren jai ekitaldiak eta haien artean, nola ez, sardinaren hileta klasikoa. Aipatzekoa da ere Mundakako ospakizuna, Euskadin ospatzen direnen artean antzinakoenetakoa dena (XVIII. Mendekoa). Eta herrialdearekin bukatzeko Ondarrura hurbil gaitezke non Lantzoi eta Akuli prozesioan ateratzen dituzten larunbatean eta asteartean hurrenez hurren.

Bagoaz Gipuzkoara

Herrialde honetako geldialdi nagusia Tolosan egin behar da bertako Inauteriak baitira Euskadi mailan ospetsuenak, jendetsuenak eta seguruenez mediatikoenak ere. Giro apartaz beteriko sei jai egun. Eibarko Inauteriak, haientzat Aratusteak, ere aipatzekoak dira zeinetan era guztietako ekitaldiak antolatzen diren. Eta bidaiari bukaera ipintzeko Oiartzunera hurbilduko gara, non Ihoteak aurkituko ditugun, ahazturik egon ondoren 80. hamarkadan berpiztu zirenak.

Prest al zaude Inauterietarako?

Labur gelditu zaizula bidaia? Guretzat euskal egutegiko jai ospakizunik politenetakoa den honetarako prestatzen joateko baliagarria izan da. Hori dela eta Nekaturretik Euskal Inauteriak bizitzera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu. Aukeratu gustukoen duzun destinoa, begiratu gure hurbileneko nekazal turismo edo landa etxeak eta prestatu zaitez jai ahaztezinaz gozatzeko, beste guztiaz gu arduratuko baikara.

Gogoratu, Inauterietan ikusiko dugu elkar!