09/09/2014

Donostia eta bere zinemaldia

Donostia hiriak maitemintzen zaituen zerbait dauka. Haren edertasuna izan daiteke, estilo klasikoa garai berrietara moldatzen jakin duena. Edota edertasunaz gain itsasoa izan daiteke maitemintzen gaituena. Bere badia begientzako plazera da. Kantauriar itsaso zoragarriak bustitzen duen hiri ikusgarria. Hiriari jaten eman dion eta Kontxa bezalako hondartza liluragarriak eskaini dizkigun Kantauriar itsasoa.

Bisitatu al duzu inoiz Kontxako hondartza? Hura ikusteagatik soilik ere merezi du Donostiara bisita egitea. XIX. mendera eramaten gaituen hareatza ikusgarria. Haren inguruan ibilaldi zoragarria egiteko aukera eskaintzen duen bulebarra. Eta gainera bisitariak beste bi hondartza gehiagorekin gozatzeko aukera ere badauka: Zurriola eta Ondarreta.

Edo agian kirola izango da. Bai, hala da, Donostia kirolerako bizi den hiria da. Erreala edo Gipuzkoa basket taldeak kirol erreferente nagusiak dira, eta ez dira ahaztu behar Kontxako bandera, estropada bat baino askoz gehiago dena, edo Behobia-Donostia karrera, atletismo munduan frogarik ezagunenetakoa.

Behar bada Donostiaz maitemintzea eragiten duena bere gastronomia da. Alde zaharreko pintxoak hiriko edozein auzotan aurki daitezkeen jatetxeen osagarriak dira. Eta ezin ahaztu Donostia eta inguruetan aurkituko dugun Michelin izarren konstelazioa.

Izan liteke bestela Donostiaren erakargarritasuna kulturarekiko pasioan oinarriturik egotea. Musika bizi, antzerkia gozatu eta zinemagintza maite duen hiria da. Berea da jazzaldia, Europa mailan jazz festibalik hoberenetarikoa. Eta ezin ahaztu Zinemaldia, irailero zinemaren hoberena Donostiara ekartzen duena. Berrogeita hamar urtetan hiriak Hollywoodeko ehunka izar izan ditu bisitari. Donostiarrek atsegin handiz jasotzen dituzte zinemazaleak hiriaren alde on guztiak eskainiz. Eta egia esan zinema aitzakia izanik guztiok hiriaren beste plazer guztiak dastatzen bukatzen dugu. Hori dela eta normala Donostiaz maitemintzen bukatzea.

Beraz Zinemaldia izan daiteke Kantauriar itsasoak bustitzen duen bitxi honetara hurbiltzeko behar zenuen aitzakia. Etorri eta gozatu zinerik hoberenaz markorik hoberenean. Eta ostaturik behar baduzu Nekaturrek esperientzia berezia eskaintzen dizu. Gozatu hurbileneko ostatuaz non harrerarik hoberena jasoko duzun. Eta hori guztia ingurune zoragarri batean.

Zure zain gaude!