21/12/2018

Oso egun gutxi falta dira Donostiak urteko egunik politenetakoa bizi dezan. Urtarrilaren 19tik 20rako goizaldean hiriaz haratago doan eta mundu osoan ezaguna den ekitaldia ospatzen da. Nola ez Gipuzkoako hiriburua astinduko duen danborradaz ari gara berriro ere. Ezagutu nahi al duzu hobeto jai hau? Goazen bada.

Urtarrilak 20, 00:00, danborrada heldu da

Urtarrilaren 19tik 20rako goizaldea. Erlojuak hamabiak jo eta Gaztelubide sozietateko eta bestelako danborraden ordezkariek bandera igotzeari musika jartzen diote. Plazan bildutakoek ezagutu eta kantatzen dituzten Sarriegi maisuaren konposizio klasikoak entzuten dira. Jaia Konstituzio plazan hasten da eta Donostiako beste kale guztietara barreiatzen da. Hiriko 24 ordurik zirraragarrienak hasten dira.

Egunsentian nagusiek Donostiako umeei ematen diete lekukoa. Urtero bezala umeen danborrada ospatzen da zeinean 50 konpainia baino gehiago aritzen diren, gehienak Donostiako ikastetxeetatik etorritakoak. Gaztetxoak badira ere urtetako eskarmentua dutenen pasio berberarekin daramate erritmoa.

Jaiak aurrera egiten du gauerdiraino. Une horretan hiri osoa Konstituzio plazan biltzen da berriro ere. Kasu honetan hiriko konpainia zaharrena den Union Artesana elkartearen txanda da. Eta danborrada honekin, zeinean San Sebastian martxaren soinuaz bandera jaitsi egiten den, 24 ordutako jai giro apartari bukaera ematen zaio hirian. Ziurrenik urteko 24 ordurik politenak.

Donostiako danborrada bizitzeko gonbitea luzatzen dizugu

Donostiako jendeak beti esan du danborrada bizi behar dela hiriaren benetako esentzia ondo ulertu ahal izateko. Egia esan Danborrada gure lurraldeko ospakizun bitxia eta interesgarria da. Gozamen ezberdin baterako prest bazaude Donostia zain daukazu. Ez izan zalantzarik. Eta atseden hartzeko tokirik behar baduzu gu prest gaude gure laguntza eskaintzeko. Aukeratu gure nekazal turismo eta landa etxeen artean gustukoena eta prestatu zaitez 24 ordu zoragarri bizitzeko Donostian.

Nekaturretik jai berezi hau bizitzeko gonbitea luzatzen dizugu. Elkar ikusiko dugu!

(Argazkia: bichuas Wikipedian, Creative Commons)