21/12/2018

Denbora azkar doa! Aste gutxi barru maiteminduen egun magikoa helduko da. San Balendin heltzear dago eta Nekaturretik 2019koa nola igaro nahi duzun pentsarazi nahi dizugu.

Onar dezagun, denok nahi genuke gure bikoteari une magiko bat eskaintzea. Afariak, loreak, hain gustuko duen gadgeta eta abar oparitu daitezke. Baina horrez gain egonaldi xarmagarria ere oparitu dezakezu, edota zure oparia han bertan eman. Edozein kasutan Nekaturren eskura jartzen dizkizugu maiteminduen eguna pasatzeko hainbat nekazal turismo eta landa etxe ezberdin.

Baina adi egon hain gustuko duzun hori gal ez dezazun. Erabili gure bilatzailea zure gustuetara egokitzen den ostatu hori aurkitzeko eta hasi prestatzen zure azukre koxkorrarentzat ahaztezin bihurtuko den San Balendin egun hori.

Opari bat egitea nahiago duzula? Arazorik ez. Egin opari berezia gauza materialak alde batera utziz. Zergatik ez diozu oparitzen esperientzia errepikaezin bat? Bizitza osorako oroimenez beterikoa. Horretarako daude gure nekabonu eta nekatxekeak, zure bikotearentzako aproposak. Azken finean nekabonuarekin esperientzia baterako lehen urratsa eskaintzen ari zara, etorkizunerako oroimen bikainak utziko dituen ingurune atsegin eta ezberdin batean.

Joan prestatzen egun ahaztezina. Guk ere eskua luzatuko dizugu ;-)