01/12/2018

Planeta osoko txoko guztietan bezala Gabonak oso garai berezia dira gure lurraldean. Euskadik bere Gabonetako ohitura ezberdinak mantentzen ditu. Errepasatuko al ditugu? Olentzero eta Mari Domingi

Gure Gabonetako enbaxadorerik hoberenak pertsonaia bi hauek dira. Kondairaren arabera Olentzero mendian bakarrik bizi zen ikazkina zen. Gizon mardul eta jatun hau Euskadiko herrietara jaisten zen Gabonetan. Esaten da tradizio hau neguko solstizioa ospatzen zen garaitik omen datorrela.

Mari Domingi euskal mitologiako beste pertsonaia bat da neguko solstizioarekin ere loturikoa. Azken urteotan figura hau berreskuratu egin da eta Olentzeroren lagun min bihurtu da. Elkarrekin opariak, ala ikatza, ekartzen dizkiete euskal umeei. Gure lurraldeko udalerri guztietan pertsonaia hauen omenezko kalejirak antolatzen dira Gabonetan.

Gabonetako euskal gastronomia

Gure lurraldearen tradizio gastronomikoa aski ezaguna da. Eta Gabonak ez dira salbuespena, egun horietan euskal sukaldeak jakirik hoberenez betetzen baitira. Gure baratze, larre eta itsasoek hamaika kalitate goreneko lehengai ematen dizkigute Gabonetako menuak prestatzeko erabiltzen direnak hain zuzen ere.

Euskal Gabonetan ez dira falta haragi egosiak edo labean egindako itsaskiak. Ziurtaturik daude arrain zopa eta gure lurraldeko barazkiak ere. Eta hori guztia gure Arabar Errioxako ardo edo txakolinarekin bustirik. Ezin ahaztu ohiko gaztainak. Eta dena girotzeko abesti eta gabon kantak.

Bizi Gabonak gure lurraldean

Nekaturretik euskal Gabonak deskubritzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu. Gure hirietako kaleak bizitzaz eta ekitaldiz betetzen dira egun hauetan. Dekorazioa eta giroa ezin hobeak dira eta Gabonetako ohiturek ingurunea are politago bihurtzen dute. Deskubritu Gabonak Euskadin, pozez lagunduko zaitugu.