23/11/2018


Eguna/k: 2018/11/21

Txopebenta_Nekazalturismoa_Gautegiz-Arteaga_Bizkaia

Atzo arratsaldean ospatu zen Gasteizko Europa Jauregian 2018ko Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sarien banaketa ekitaldia. Bertan, Nekaturreko kide den Juan Angel Bizkarra, Gautegiz-Arteagako "Txopebenta" nekazalturismoaren jabeak jaso zuen Ibilbide Profesionalaren Saria.
 

Juan Angel Bizkarra, "Txope", "2018ko Turismo Sariaren" mereziduna da, izan ere, "Euskadiko nekazalturismoaren" aintzindaria da, eta estatu mailako lehen nekazalturismoaren jabea. Hortaz gain, lehen sektorean ordurarte soilik europako beste herrialdeetan ezaguna zen nekazalturismo aktibitatea sortzeko laguntza programan administrazioak egindako lanean inplikazio zuzena izan zuen.

Nekazalturismo aktibitatearen hasiera honetan "Txopek" aktiboki lan egin zuen "NEKATUR", Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-Etxeen elkartearen sorreran, 1991ean, nekazalturismoaren garapena bultzatzeko eta elkartekideen interesak defendatzeko sortu zena.

Sariak Txope eta Arantxaren ibilbidea goraipatzen du eta notizia bikaina da Nekatur familiarentzat.