02/11/2018

Urte bukaerarekin batera euskal udalerrietako kaleak jendez gainezka agertzen dira nekazari eta abere azokei esker. Ia gehienak aintzinako jatorria izanik, hitzordu hauek euskal kulturaren muina, bai gastronomikoa zein folklorikoa, azaltzen dute.

Emango al diogu bira gure eskualdeari azokaz azoka? Joan gaitezen!

Lehen geltokia: Zumarraga eta Santa Luzia azoka

Duela 3 mendetik hona Urretxuk eta Zumarragak Gipuzkoako nekazari eta abere azokarik garrantzitsuenetakoa ospatzen dute. Bisitari andanak gipuzkoar udalerri hauetako kaleak betetzen ditu kalitate goreneko produktuak erosi edota dastatzeko aparteko giroan murgilduta. Ez dira falta bertsolari edo herri kirol erakustaldiak. Hitzordua, beti bezala, abenduaren 13a.

Bagoaz Vitoria-Gasteizera

Gabonak baino lehenagoko azken ostegunean, Vitoria-Gasteizko plaza berrian Gabonetako ohiko azokaren edizio berri bat antolatuko da. Bertako dozenaka ekoizle bilduko dira bertan haien baserrietako hoberena saltzeko. Hurrengo egunetan dastatzeko barazkiak, postre tradizionalak edo lehen mailako haragiak. Jai giroa ziurtaturik. Gogoratu, aurten abenduaren 20an ospatuko da.

Azken geltokia: San Tomas azoka

Zertan egiten dute bat Bilbo, Donostia, Irun edo Lekeitiok? Udalerri horietan, besteren artean, Abenduaren 21ean ohiko San Tomas azoka antolatzen dutela hain zuzen ere. Herri hauetako kaleetan abere erakusketak, txapelketa gastronomikoak eta nola ez Gabon gaueko afarirako osagairik hoberenak erosteko nekazal azokak antolatzen dira. Ez dira trikitixekin batera talo eta sagardoa faltako. Biziki gomendatzen dizugun giro aparta.

Joango al gara azoketara?

Aukeratzen duzun azoka aukeratuta, Nekaturretik giro ezin hobea eta egun zoragarria bermaturik daudela ziurtatzen dizugu. Gabonetako azoka guztietan maila goreneko produktu naturalak eskuratu ahal izango dituzu. Nekaturretik azoka horiez gozatzea gomendatzen dizugu eta beti bezala merezi duzun ostatua lortzeko gu izango gaituzu. Ikusiko al dugu elkar handik!