01/10/2018

Azaroan zehar nazio mailan interesgarrienetakoak diren bi atletismo lasterketa ospatuko dira Donostian. Behobia-Donostia lasterketak eta Maratoiak Donostiako kaleak eta inguruetakoak lehiatzera baina batez ere esperientzia berezia bizitzera etorriko diren milaka atletez beteko dituzte.

Azaroak 11n, igandea, Behobia-Donostia lasterketaren 51. edizioa helduko da. Zer esango dizugu? Urtero milaka eta milaka atleta dira Gipuzkoara hurbiltzen direnak lasterketa hau bizitzera. Oso berezia da jendeak bat egiten baitu kirol ikuskizun honekin. Kaleak atletak animatzera doazen milaka pertsonez betetzen dira eta helmugaraino laguntza hori jasotzen dute. Ez da froga erraza baina harrapatu egiten zaitu eta frogatzen duenak errepikatu egiten du.

Nahiago dituzula distantzia luzeagoak? Behobia-Donostia lasterketaren 20 kilometroak gutxi badira zuretzat jo ezazu aste bi geroago ospatuko den Donostiako Maratoira. Maratoi hau nahiko bitxia da hiriaren ikuspegi ederrak eskaintzen baititu. Oso interesgarria da ere maratoietan hasten diren pertsonentzat ez baita malda handirik egoten ibilbidean. Baina 42 kilometro horiek luzeegiak badira guretzat maratoi erdia edo 10 kilometroko lasterketa egiteko aukerak izango ditugu. Ah, eta etxeko txikienentzat ere badago lasterketatxo bat ere.

Ikusi dezakezunez kirol hitzorduak ez dira faltako azaroan. Atletismoaren zaletu sutsua bazara eta hurrengo lasterketarako prest bazaude begiratu lasterketa bi hauetarako izen emateak eta Gipuzkoako hiriburua ezagutu edota berraurkitzeko aitzakia aproposa izan daitezke. Eta badakizu kalitatezko ostatua behar izatekotan gu prest izango gaituzula.