01/10/2018

Begiratuko al diogu Euskadin hurrengo asteotan datorren hitzordu zerrenda interesgarriari? Hurrengo hilabeteotan galdu behar ez dituzun ospakizunak errepasatuko ditugu egun horietarako agenda libre utz dezazun. Denetarik eta denontzat egongo da. Ikus dezagun!

Tolosa Goxua (Tolosa, Gipuzkoa, urriak 27)

Gipuzkoako bihotzean kokaturik Tolosa hiri ederrak tradizio handia dauka gozogintzan. Bertako goxoek ospe handia lortu dute, eta ez bakarrik ingurune hurbilean. Hori dela eta duela bi hamarkadatik hona Tolosa Goxua azoka ospatzen dute. Zalantzarik gabe ondo jatearen zaleek galdu behar ez duten hitzordua.

MTV European Music Awards (Bilbo, azaroak 4)

MTV katearen europar sarien gala Bilbon ospatuko da. BEC erakustokia planetako musika komertzialik hoberenaren epizentro bilakatuko da. Hiria super-izarrak zein milaka musika zale hartzeko prestatzen ari da. Hainbat ospakizun, kontzertu eta ekitaldi espero dira Bilbon egun horietarako. Nik ez nuke galduko.

Ardoaraba (Vitoria-Gasteiz, abenduak 6-10)

Abenduko jai-zubiarekin batera Vitoria-Gasteizen protagonista nagusitzat ardoa daukan Ardoaraba ospatuko da berriz ere. Hiriburuko plazatan karpa ezberdinak kokatuko dira zeinetan bisitariek gure lurraldeko zein bestelako jatorri deituratako ardoak dastatu ahal izango dituzten. Eta ardoarekin batera pintxorik hoberenek ere haien tokia izango dute. Arabako hiriburua bisitatzera hurbiltzeko ospakizun gastronomiko perfektua.

Gustuko al dituzu plan hauek?

Itxura ona daukate proposatutako plan hauek, ezta? Konbentzitu bazaitugu ostaturik hoberena bilatu eta une gogoangarriez gozatzeko falta diren egunak zenbatzea baino ez zaizu gelditzen. Eta gogoratu beti izango dituzula eskura Nekaturreko ostatuak, egonaldirik zoragarriena bermatuko dizutenak. Aukeratu gustukoena eta prestatu zaitez datorrenerako. Laster ikusiko dugu elkar!