01/09/2018

Jakingo duzunez gure jarduera oso loturik dago gure lurraldeko baserritar eta abeltzainekin. Nekaturren beti aitortu dugu haien zereginaren balioa mundu mailan hain ezaguna den euskal gastronomia ahalbidetzen duten kalitate goreneko lehengaiak ekoizten baitituzte. Hori dela eta Noticias de Gipuzkoak sustatutako “Hemendik hona” ekimena bultzatzeko beharra ikusi genuen.

Jakin nahi al duzu zertan datzan? Oso erraza da, ikuspegi gastronomiko batetik abiatuta gure baserritar eta arrantzaleen lana ikusarazi eta baloratu nahi da. Denboraldi bakoitzean 4 topaketa ospatzen dira, Gipuzkoako udalerri ezberdinetako 11 jatetxetan aldi berean, eta menua noski berbera da horiek guztietan.

Hemendik Hona topaketa batean parte hartzen duzunean, kalitatezko menua dastatzeaz gain gure ekoizleen lanari balioa ematen lagunduko duzu. Gure ekoizleak, produktu zoragarriak eskaintzeaz gain, gure lurraldearen biodibertsitatea zein kultur eta natur ondarea mantentzearen arduradunak dira.

Nekaturretik Hemendik Hona ekimena deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu. Zalantzarik gabe oso aitzakia ona ihesalditxo bat egin eta gure lurraldeko gastronomia zoragarria ezagutzera etortzeko. Ekimenaren webgune ofizialera jo, bila ezazu jatetxe bat eta goza ezazu esperientzia berezia. Nekaturren pozez eskainiko dizugu benetako euskal esperientzia bizi dezazun ostaturik hoberena.