23/07/2018

Hilero bezala deskubritzeko destino berri bat proposatzen dizuegu. Oraingoan gipuzkoar kostaldera joko dugu non zain izango dugun oso hiribildu berezia. Balea-arrantzale izatetik erreferente turistikora, Zarautz ezagutu beharreko destino liluragarria da. Gaurkoan bertara hurbilduko zaitugu.

Historia pixka bat

Zarautzko historia XIII. mendean hasten da Gaztelako Fernando III.-ak sortu zuenean. Hainbat mendetan Zarautzko bizilagunak baleak arrantzatzen aritu ziren. Zetazeo horiek gure kostaldeetatik desagertu zirenean zarauztarrek bestelako bizimodua bilatu zuten, ehungintza, nekazaritza, altzarigintza eta untzigintza bultzatuz. Kondairaren arabera Nao Victoria, Elkanok munduari bira emateko erabili zuen itsasontzia, gaur egun guztiz desagerturik dagoen bertako ontziolan eraiki zuten.

Egun Zarautz Euskadiko destino turistikorik erakargarrienetakoa da haren ingurune eta hondartza nabarmenari esker.

Zarautzen galdu behar ez duzuna

Hondartza: hondartzen erregina bezala ezagutzen dena Euskadiko luzeena eta Kantauriar itsasaldean handienetakoa da. Haren ia 3 kilometroak ohiko destinoa dira gure lurraldeko bainularientzat.

Iñurritzako duna eta biotopoa: Zarautzek herrialdeko duna sistema handiena dauka, 175.000 metro kuadro baino gehiago. Handik hurbil Iñurritzako padurak aurkituko ditugu, berreskuratze fasean dagoen babestutako txoko naturala.

Ingurunea: Zarautzetik oso errez egin dezakegu jauzi ondoko Getaria edo Donostia bezalako toki zoragarrietara. Zalantzarik gabe oso erreferentzia gune interesgarria da Gipuzkoako kostaldetik ibili nahi badugu.

Ikusiko al dugu elkar Zarautzen?

Nekaturretik euskal kostaldeko hiribildu zoragarri hau deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu. Liluraturik utziko zaitu eta kokapenagatik gure lurraldeko txokorik ederrenak bistatzeko aukera emango dizu. Begiratu inguruetako gure ostatuak eta planteatu uda honetarako Zarautzeko edertasunaz gozatzeko ihesalditxoa.