23/07/2018

Egia da oraindik abuztua dugula aurretik baina Nekaturren haratago begiratzeko ohitura daukagu hurrengo asteek zer ekarriko diguten jakiteko. Eta jakin ezazu Euskadin iraila oso interesgarri aurkezten zaigula. Gaurkoan hurrengo hilabetean ospatuko diren hainbat hitzordu interesgarriren aukeraketa bat aurkeztuko dizuegu. Gogoan hartu batzuk oso interesgarriak baitira.

Getxo Folk (irailak 13-16)

Getxo oso udalerri bizia da uda garaian, batez ere musikari dagokionez. Jazz festibalaz gozatu ondoren Bizkaiko udalerri hau nazioarteko folk jaialdiaren 34. ediziorako prest dago. Lau egunetan zehar Getxon ordainpeko zein dohaineko kontzertuak antolatuko dira musika genero honen zale guztientzat.

Donostiako Zinemaldia (irailak 21-29)

Aurten berriz ere Gipuzkoako hiriburua munduko zinerik hoberenaren epizentro bilakatuko da. Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioak kalitate handiko filma eta zinema munduko izar ugari erakarriko ditu.

Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azoka (irailak 28-30)

Iraileko laugarren astean zehar Vitoria-Gasteizek iraganera jauzia egiten du antolatzen duen Erdi Aroko Azokari esker. Era guztietako artisauen 200 saltoki baino gehiago nahastu egiten dira hiriko alde zaharreko paisaiarekin. Artista ezberdinak eta ikuskizunak ere ez dira faltako ospakizunaz gozatu ahal izateko.

Eta hori baino gehiago

Arabar Errioxako mahats bilketaren jaia Ekoran, olagarroaren eguna Zumaian edo atzar eguna Lekeition irailean ospatuko diren gertakaririk interesgarrienetakoak dira. Beti bezala haietaz gozatzeko gonbitea luzatzen dizuegu eta gure ostatuetako ateak zabaltzen dizkizuegu egonaldi zoragarriaz goza dezazuen.