01/06/2018

Nola ikusten duzu hilabete honetan barnealdeko destino bat gomendatzen badizugu? Zehatzagoak izateko Arabako iparraldekoa. Hainbat herrialdez inguraturik dagoen bailara zoragarria. Motxila egin eta Aiaraldearantz joko dugu, galdu beharko ez zenukeen destinoa.

Historia pixka bat

Aiarako Bailara edo Aiaraldea Arabako eskualde bat da. Arabako lurralde historikoa zazpi kuadrillek osotzen dute eta Aiaraldea Aiarako kuadrillaren barruan kokatzen da. Herrialdearen goi partean, iparraldean, azaltzen zaigu Bizkaia eta Burgosekin mugan. Bailara honetako udalerri nagusienak Laudio, Amurrio eta Artziniega dira Araba barruan eta Urduña Bizkaian.

Galdu behar ez duzuna

Inguru naturala: bailaren ingurunea oso oparoa eta zoragarria dela esan daiteke. Nerbioi ibaiak irekitako bailara zabala eta bertan dagoen begiratokia edo Gorobel Mendilerroa horren adibide argiak dira.

Kexaako Monumentu Multzoa: Euskadiko monumentu nazional gisa sailkatua dago eta Aiaratarren jauregi gotortuak, gaur egun arte sakratuaren museoa dena, Done Joan Bataialariaren elizak eta Ama Dominikarren komentu zaharrak osotzen dute.

Gastronomia: Aiaraldeaz ari bagara Arabako eta Bizkaiko txakolin hoberenaz hitz egiten ari gara. Horren harira Amurrion kokatu beharko genuke ardo zoragarri horren produkzioaren muina.

Ikusiko al dugu elkar Aiaraldean?

Nekaturretik Airako Bailara zoragarria deskubritzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Gozatu egonaldi zoragarriaz. Gu prest izango gaituzu laguntza eskaintzeko.