01/06/2018

jazz euskadi 2018

Oso bitxia da Estatu Batuetako hegoaldearen bihotzean jaiotako musika batek euskal musikaren ADN-aren parte bihurtu izana. Jazzak urte asko daramatza gure lurraldeko kulturaren esparruan txertaturik. Uztailean jazzak bere toki garrantzitsua hartzen du hiru hitzorduri esker. Gaurkoan Euskadi jazzaren erritmoan zeharkatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Abia gaitezen!

Lehen geltokia: Getxo

Uztailaren 4an Getxoko jazz festibalaren 42. edizioari emango zaio hasiera. Bihotz Alai plaza jendez beteko da jazzaren izar handiek girotutako gauez gozatzeko. Edizio honetako izen handi horiek Kenny Garrett, Joshua Redman, Chano Domínguez eta Michel Camilo & Tomatito izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Orain Vitoria-Gasteizera goaz…

Vitoria-Gasteizko jazz festibala uztailaren 17an hasiko da. Arabako hiriburuko festibalak ere 42. edizioa ospatuko du. Programazioa itxita dago eta konfirmatuta dago Carla Bruni, Kool & The Gang edo Hudson super-taldea bertan izango direla.

Gure bidaia Donostian bukatuko da

Uztailaren azken txanpan Donostiako Jazzaldiarekin egingo dugu topo, Europa mailan festibalen artean handienetakoa zalantzarik gabe. Haien 53. ediziorako izen handiz beteriko programazioa antolatu dute, Rubén Blades, Chick Corea, Cécile McLorin edo Salvador Sobral adibidez. Eta kontuan hartu hauetako kontzertu hadi batzuk dohainik eskaintzen direla Zurriolako hondartzan. Nik ez nuke aukera galduko.

Konbentzitu al zaitugu?

Etorriko al zara Euskadira jazzaz gozatzera? Jo gure webgunera eta aukeratu gustukoen duzun Nekaturreko ostatua. Gure aldetik egonaldirik atseginena eskainiko dizugu. Ikusiko al dugu elkar uztailean!