17/05/2018

Gaur hasi eta  Maiatzaren 21 a bitarte Pasaiako Itsas Festibala izango da Pasaian . 

Ekitaldia ez galtzeko moduka da, eta bertan izango dira, besteak beste Kiko VenenoAnne EtchegoyenMaika MakovskiMaider ZabalegiMorcheeba Band eta Rural Zombies kontzertua ematen, eta baita barkuen maketa erakusketak, portuko argazki historikoak, galiziar kultura edo Victor Hugoren Etxea eta Ciriza Etxean garai bateko gizon emakume arrantzalea, eta nola ez, Albaolara bisitak eta bideo proiekzioak; Zabarre Piratarekin egoteko aukera Lezon; euskal kulturaz gozatzeko aukera Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen bertsoekin eta baita pelota partidu edota bertako produktuen azokan. 

Bestalde, jaialdian Mala Gissona eta Basque Beer garagardo egileen stand-ak egongo dira, euskal garagardoa eta euskal gastronomiaz gozatu ahal izateko.

Azkenik, eta bereizgarri moduan, portura garai bateko barku desberdinak etorriko dira, eta bisitatu ahal izango dira; besteak beste, Kaskelot eta maitzaren 24tik 27ra  L'Hermione.