01/05/2018

Uda osoan zehar Euskadi eta batez ere haren herriak patroien omenez ospatzen diren jaiez betetzen dira. Asko dira herriz herri berbena eta kontzertuak, janaririk hoberena edota bestelako hainbat jardueren bila ibiltzen diren gazteak. Familiak ere hurbildu egiten dira herrietako jaietara daukaten ospea dela eta.

Halere uda baino lehenagoko hilabeteetan hiritarrak eguraldi ona eta udaren zain dauden bitartean egutegian oso bereziak diren data bi aurkituko ditugu: ekainaren 23tik 24rako gaua eta ekainaren 29a. Zergatik? Kontatuko dizuegu bada! Hartu papera eta boligrafoa eta ondo idatzi Euskadiko jaietara baikoaz.

Donibane gaua

Askorentzat Donibane gaua (ekainak 23-24) urteko gau magikoena da. Udaren hasierarekin lotzen delako, eskola urtea bukatzen delako edo urteko gaurik laburrena delako zalantzarik gabe oso data berezia da. Gainera bisitatzen dugun edozein tokitan jai honen irudi nagusia den sua aurkituko dugu.

Gau horretan antolatzen diren jai eta ospakizunak deskubritu nahi badituzu Tolosara (Gipuzkoa) hurbiltzeko gonbitea luzatuko dizugu non patroiaren omenezko jaiak ospatzen diren egun horietan. Txupinarekin (jaiei hasiera emateko ohiko modua Euskadin) hasiera ematen zaie jaiei ekainaren 23ko 00:00etan. Suak, musika tradizionala, konpartsak eta erraldoiak, meza bereziak, bazkari gastronomikoak eta bestelako gauza asko aurkituko dituzu.

Edozein modutan jai egun hau ez da Tolosan soilik ospatzen oso zabaldurik baitago gure lurralde osoan zehar. Arrasate, Hernani edo Agurainek hiru hiri nagusiekin batera gogo biziz ospatzen dute data hau.

San Pedro

San Pedroren omenezko jaiak oso ohikoak dira euskal udalerrietan. Ekainaren 29an Gernika, Zierbena, Berriz edo Sopela (Bizkaia), Orio eta Zumaia (Gipuzkoa) eta Araia edo Zuia (Araba) bisitatzera hurbiltzeko gomendioa egiten dizugu.

Nekaturretik udaberri honetan Donibane Gauaz eta San Pedro jaiaz gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Horretarako gure ostatuetako edozein aukeratu ahal izango duzu. Murgildu zaitez jai giroan, aukeratu gustukoen duzun ostatua eta zatoz gozatzera! Etorriko al zara?