01/05/2018

Hilabete honetan gipuzkoar kostaldeko pribilegiozko toki batera hurbilduko gara, Zumaiara eta haren ingurune zoragarrietara hain zuzen ere. Itsasoaren eta Urola eta Narronda ibaiek bat egiten duten badiaren ertzean 9.800 biztanle daukan euskal herri hau kokatzen da.

Historia pixka bat

Asko dira Zumaiaren sorreraren inguruko zalantzak baina hainbat historialarik hiribilduaren sorrera Santa Maria monasterioaren inguruan kokatzen dute 1292. urtean. Halere 1347. urtean eratu zen juridikoki. Oso toki aproposa zen harresi batez inguraturiko hiribildua altxatzeko kokapen estrategikoa zeukalako eta itsasoaren ondoan zegoelako. Izenaren esanahiari dagokionez jatorria zuma edo zume hitzan daukala esaten da eskualde horretan oso ugaria baita.

Gaur egun Zumaia oso destino interesgarria da haren paisaia zoragarri eta amildegiz inguratutako hondartzei esker. Gainera, hainbat pelikula eta serie grabatzeko tokia izan da, Tronu Dema estatubatuar serie ospetsua adibidez.

Zumaian ikusi beharrekoa

Zumaiako flyscha: segidako harkaitz estratuz osotutako historia geologikoaren milioika urte batzen dituzten amildegi zoragarriak dira. Denborarekin itsasoaren higadura etengabeak agerian utzi ditu itsas ibilbiderik magikoenak itsasoan harrapatutako bizkarrezurra izango balitz bezala.

San Telmo baseliza: marinelen omenezko baseliza txikia Itzurrun hondartza eta Flyschak eragindako amildegiaren ondoan kokatuta dagoena. Barnean aipagarria da XVIII. mendeko egurrezko erretaula. Lehenengoko erreferentzia idatziak 1540. urtekoak dira.

Santiago eta Itzurrun hondartzak: lehenak Urola ibaiak haren urak ematen dituen tokian ur lasaiak eta hondartza zabala eskaintzen ditu 50 motatako landare ekosistema berezi batez inguraturik. Itzurrungo hondartza bestalde San Telmo baselizaren itzalean bertan eta amildegi bertikalez inguraturik agertzen da.

Non hartuko dugu ostatu?

Nekaturretik maiteminduko zaituen eta miretsiko duzun gure lurraldeko txoko zoragarri hau ezagutzera etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu gelditzen. Begiratu gure webgunean eta aukeratu gustukoen duzun ostatua. Besterik falta al da? Bai! Guk bezainbeste goza dezazun herri horretako paisaiaz eta xarmaz!