01/05/2018

Udarekin batera era guztietako musika doinuak heltzen dira Euskadira. Ohikoa bihurtu da urte batzuetatik hona era guztietako festibalak ospatzea gure lurraldean, batez ere jazzaz ari bagara. Gaurkoan Euskadin ospatzen diren musika festibalen inguruko ibilbidea proposatuko dizuegu. Animatuko al zara?

Jazz, tradizio soil bat baino gehiago

Hamarkada batzuetatik hona musikaz ari bazara Euskadin jazzaz arituko zara. Musika biziki maite dutenentzat ezinbesteko hitzorduak dira jazz festibalak, eta aurten ez dira salbuespen bat izango. Gure lehen geldialdia Getxon egingo dugu non jazz festibalaren 42. edizioa ospatuko den. Besteren artean Kenny Garrett, Charenée Wade edo Michel Camilo Bizkaiko txoko eder hau alaituko duten izen handiak dira. Hitzordua? Uztailaren 4tik 8ra.

Uztailaren 17tik 21era Vitoria-Gasteizek hartuko du lekukoa haren festibalaren 42. edizioarekin. Carla Bruni, Kool & The Gang eta Hudson super-taldeak une berezia eskainiko digute gure egutegi musikalean. Eta hori guztia borobiltzeko uztailaren 24tik 29ra Donostiako Jazzaldiaren 53. edizioa ospatuko da. Askorentzat inguruetako festibalik hoberena den honen programazioaren barruan Salvador Sobral , Gregory Porter edo Chick corea mitikoa eta bere banda akustikoa bezalako artista handiak izango dira.

Soinu berri (eta ez hain berriak)

Azken 10-15 urteotan haien estiloaren erreferente bihurtu diren bestelako festibalak finkatu egin dira Euskadin. Azkena Rock eta Bilbao BBK Live festibalez ari gara, urtero milaka musikazale erakartzen dituzten ospakizunak. Gasteizko festibalak haren edizio berria ekainaren 22 eta 23an ospatuko du Van Morrison eta Joan Jett bezalako mito handiek borobildutako kartelarekin. Bilbao BBK Live festibalaren kasuan Florence+The Machine, The XX eta Gorillaz izango dira uztailaren 12tik 14ra garatuko den kartelaren buruak berriz ere Bilbo musikaren erreferente bihurtuz.

Eta hori ez da guztia…

Abuztuan Donostiako musika Hamabostaldiaren txanda izango da, aurten 79. edizioa ospatuko duen benetako luxua. Udazkenean MTV-k ematen dituen EMA sarien unea helduko da eta lehenengo aldiz Bilbon emango dira. Ikusten duzuenez hurrengo hilabeteetan erritmo bizian ibiliko gara Euskadin. Gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu eta utzi gure esku ostaturik hoberena eskaintzea. Laster arte!