01/04/2018

Hilabete honetan Bizkaiko herrialdearen mendebaldeko muturrera joko dugu oso eskualde berezia deskubritzera. Hiru herrialderen ondoan kokaturik Enkarterriak ezagutu beharreko mankomunitate zoragarria da. Prestatu zaitez herrialdeko txokorik ederrenetakoa deskubritzeko.

Historia pixka bat

Enkarterriak 429 km2 hartzen ditu Bizkaiko mendebaldean. Araba, Kantabria eta Burgosekin dauzka mugak eta haren mankomunitatean Balmaseda, Karrantza, Gueñes, Galdames, Gordexola edo Zalla bezalako udalerriak daude. Bertako 32.000 biztanleak natur gune zoragarri batean bizi dira.

Hainbat dira inguruetan mantentzen diren historiaurreko aztarnak. Ondoren, Erromatar inperioa Enkarterrietan kokatu zen, Castro Urdialeseko itsas portuarekin konektatzeko pribilegiozko pasabidea izanik. Gaur egun oraindik mantentzen da erromatar galtzadaren parte bat (Avellaneda). Erdi Aroan Enkarterriak Bizkaiko Jaurerriaren toki garrantzitsua izan zen.

Enkarterrietan ikusi beharrekoa

Balmaseda: Balmasedako hiribildua eskualde horretako hirigunerik garrantzitsuena da. Bizkaian sortutako lehen hiribildua izan zen, 1199an. Jauregi eta eraikin erlijiosoz osoturiko egitura arkitektonikoa bisita egiteko pisuzko arrazoi bat da.

Erromatar Galtzada: galtzadaren aztarnak I. mendekoak dira, Astorga Bordelerekin batzen zuen Via Aquitaniaren adar garrantzitsua izanik. Historiaren parte horretaz gozatu ahal izateko Sopuertako udalerrira hurbildu beharko gara.

Armañon Parke Naturala: Ia 3.000 hektarea hartzen ditu oso fauna eta flora aberatsa ezkutatzen dituen mendigune multzo honek.

Avellanedako Batzarretxea: Enkarterrietako monumentu historikoen artean garrantzitsuena seguruenez. Bertan ospatzen ziren Batzar Nagusiak eta 1.394an Foru Zaharra sinatu zen. Eraikin hori egon baino lehen Batzar Nagusiak inguruetako haritz baten azpian ospatzen ziren.

Ostaturik bilatuko al dugu?

Nekaturretik Enkarterriak ezagutzera etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu gelditzen, Euskadiko eskualderik interesgarrienetakoa zalantzarik gabe. Etorri ingurune honetako txokorik ederrenetako honetaz gozatzera. Pasa zaitez gure webgunetik eta aukeratu ingurune horretako ostaturik gustukoena. Eta hurrengo urratsa? Toki zoragarri horretaz gozatzea. Bertan ikusiko dugu elkar.